detalle dokuteka-generico-fitxa

Zenbat diru gastatuko duzu Gabon hauetan?

Urtero bezala, Eguberriak gainean ditugu eta denoi areagotzen zaigu erosteko grina. Nahi edo nahi ez, denok gastatzen dugu diru pila bat jai hauetan.

Erosi beharrekoen zerrenda luzea izaten da urtero: opariak, janari berezia, loteria... Eta, jakina, hori guztia ez da debalde ateratzen. Telebistako erreportaje honetan, horixe galdetzen diote jendeari, zenbat diru gastatuko duen Gabonetan.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

OFF AHOTSA. Mariskoa, turroia, bonboiak edo jostailuak. Orokorrean, janari eta opari asko. Horixe izaten da Eguberrietako ohiko plana, baina ez da debalde izaten.
HERRITARRA GIZONEZKOA 1. Ba ez dakit… 500 euro bueltan; igual gora.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 1. Aurten igual zeozer gehixeagotsu: aitita eta amama izan gara eta.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 2. Bai. 600 euro erraz.
KAZETARIA. Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunaren arabera, familia bakoitzak 791 euro gastatuko ditu aurten Gabonetan. Iazko aurrekontuen antzekoa da, baina esfortzu handia da familia askorentzat.
HERRITARRA EMAKUMEZKOA 2. Egia da orain paga bikoitza datorrela eta, bueno, horrekin ere kontatzen duzula, ez?, eta egon zaitezke apur bat erosoago edo. Baina bai, dirutza da, bai.
KAZETARIA. Orokorrean, hurrengo egunetan ditu dezente gastatuko dugu Gabonetako erosketetan. Horrexegatik, kontsumitzaileen elkarteetatik hainbat gomendio ematen dituzte, batez ere ezustekorik ez hartzeko eta erosketak zentzuz egiteko. Lehenengo gomendioa, eta beharbada garrantzitsuena, erosketak sasoiz egitea da. 
HERRITARRA GIZONEZKOA 2. Ez daukagu ohiturarik horretan.
HERRITARRA GIZONEZKOA 1. Egia da beti geratzen direla bai opariak, bai zera, janaria eta horrelakoak azken momenturako uzten ditugunak, ez?
OFF AHOTSA. Honez gain, benetan behar ditugun gauzekin zerrenda bat egitea, kreditu-txartelarekin kontuz ibiltzea eta badaezpada tiketak edo fakturak ongi gordetzea gomendatzen dute.

detalle2

Docuteca

B2
11-12-2017

x61pRelaContWAR

16177265
00:02:15

x61pViewCountWAR

6335

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR