Lagun ezkutuaren oparia

Gabonetan opari bat jaso duzu, baina ez dakizu nork egin dizun, etxeko edo lagunarteko nork. Eta agian, ez dute opariarekin bete-betean asmatu. Egoera hori ezagun egiten bazaizu, argi dago. Lagun ezkutuaren ohitura ezagutzen duzu. Gai hori dute hizpide Euskadi Irratiko Ezbaian podkastean.

Lagun ezkutuaren gorabeherak entzuteko, adi audio-pasarteari.  
Audio osoa entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

 

Irudia: PsyCat Games (CC BY-NC 4.0)

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Aukera daukazu, nahi izanez gero, ezkutua izateko. Alegia, aukera duzula, nahi baduzu lagun ezkutua izateko. 
Bere aurpegia nola desegiten den. Bere aurpegia nola desitxuratzen den. 
Eta hori da beste kontua. Eta hori da beste gauza. 
Baina kuriosoa da jendearen jarrerak ikusteko. Baina bitxia da, berezia, jendearen jokamoldeak ikusteko. 
Disimuluarena, disimulatu ezin izatearena. Itxura egitearena edo ezin egin izatearena.
Mami asko dago. Asko dago esateko. 
Horrelako opari maltzurrak egiteko edo. Horrelako opariak edo egiteko, asmo gaiztoz.
Guai legoke. Itzel legoke, bikaina litzateke.
Niri pena ematen didate. Niri tristura sortzen zait, eurengatik.  
Igual tokatzen zaizu amona Josefina. Agian amona Josefina egokitzen zaizu. 
Berak kristoren ilusioa dauka. Berak itxaropen handia dauka.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Olaia Urtiaga esataria. Tira. Tira. 
Antton Telleria kolaboratzailea. Niri ez zait gustatzen, edo hobeto esanda, gustatzen zait jende askorekin egitea, ze(ren) aukera daukazu, nahi izanez gero, ezkutua izateko.
Olaia Urtiaga. Bale (Ados). 
Antton Telleria. Jende gutxirekin ez da erraza hori. Baina jende askorekin? 
Iker Lauroba kolaboratzaile eta musikaria. Baina gero ondoren ere bai?
Antton Telleria. Bai. Bai. Bai. Aukera daukazu nahi izanez gero. Eta nik asko disfrutatu (gozatu) izan dudan zerbait izan da. 
Olaia Urtiaga. Zergatik?
Antton Telleria. Opari kabroi (zital) bat egitea.
(barreak)
Olaia Urtiaga. ¿Ves? (Ikusten?) Eske, eske pegatzen dizu zergatik? [Ez nau  bate ere harritzen!, horrelakoa zara zu!] Horrexegatik!
Antton Telleria. Eta joe [hara!], ikustea, berari begira egotea. Eta bere aurpegia nola desegiten den. 
Olaia Urtiaga. Irudikatzen zaitut hain argi, gainera, egoera horretan.   
Antton Telleria. Nola saiatzen den jendea: “E, bueno, e…” Horrela disimulatzen…
(barreak)
Olaia Urtiaga. Zein da egin duzun oparirik kabroiena?
Antton Telleria. Ezin dut esan, ze(ren)…
Olaia Urtiaga. A, jakingo delako zu izan zinela. 
Antton Telleria. Eta hori da beste kontua. Gustatzen zait, besteak beste ikusteko, batetik, jendeak nola ez, ezin duen gorde hori bere barruan. Gertatu izan zait: “Joe, ba, txamarra bat oparitu dizute? Eta gustatu zaizu? Eta bai. Banekien!” Eta aguantatu hor. Baina aldi berean gustatzen zait ze(ren) beste askok arriskatzen dute gehiegi. Eta etorri izan zait noizbait senideren bat: “Hau ere oparitu dit niri kabroiren batek!” Eta ni izatea…
Olaia Urtiaga. Ai! Ai! Ai! 
Antton Telleria. oparitu diona.  
Olaia Urtiaga. Ai. Ya. Ya. Ya. 
Antton Telleria. Baina polita da aukera ematen dizulako: “E, ni hementxe. Ni maskararen atzean gordeta egongo naiz”. Baina kuriosoa da jendearen jarrerak ikusteko, disimuluarena, disimulatu ezin izatearena… Soziologikoki hor…
Olaia Urtiaga. Bai.
Antton Telleria. … mami asko dago.  
Iker Lauroba. Egia esan, horretarako baliteke zera ona izatea, horrelako opari maltzurrak egiteko edo. 
Antton Telleria. Bua!
Iker Lauroba. Jendeari oparitu holako gauzak, ez? Edo oparitu zuretzako izan behar diren gauzak ere bai, ez? Adibidez, nire amari gitarra bat oparitu.
Antton Telleria. Bai ezta? Eta bueltan-bueltan zuregana etortzen da.
Iker Lauroba. “Ez dut behar” (Amak). 
Olaia Urtiaga. Nire lagun onenaren etxean… Beti oso ona iruditu zait hori. Aitak beti oparitzen zien topatzen zuen kaxarik itsusiena. 
Antton Telleria. Ou!
Olaia Urtiaga. Gero, barruan, opari bat. 
Antton Telleria. Bale, zerbait, gauza… 
Olaia Urtiaga. Baina urteroko sorpresa zen ea aitak zer kaxa topatzen duen. Eta iruditzen zait: horrelako lagun ezkutu bat egitea guai (itzel) legoke. O sea, (alegia) oinarria izatea: oparitu behar duzue aurkitzen duzuen gauzarik absurdoena, itsusiena… 
Iker Lauroba. Gutxien pegatzen diona (doakiona) pertsona horri… 
Olaia Urtiaga. Ze(ren) bestela, hor…
Iker Lauroba. Opari estandarrak eta, ez? 
Olaia Urtiaga. Ez. Ez. Baina ez. Opari batean igual putada (putakeria, zitalkeria) bat egin nahi duzunean edo, opari kabroi bat egin nahi duzu, lehen esaten zenuena…
Antton Telleria. Noizbait, e!
Olaia Urtiaga. Ez. Ez. Bai. Bai. Ez. Ez. Baina bueno, berdin dio, ez? 
Antton Telleria. Nahi duzunean…
Olaia Urtiaga. Baina klaro! Zu bakarrik geratzen baldin bazara…
Antton Telleria. Ya!
Olaia Urtiaga. Niri pena ematen didate. 
Antton Telleria. Ya! Gainerantzekoek, ezta?
Olaia Urtiaga. Oinarria hori baldin bada: “Bueno, goazen denok barre egitera”. Bai. Benga. Ya está. (Hori da). 
Iker Lauroba. A, beitu [begira]! Ez da txarra hola planteatzea hasiera batetik, ez? 
Olaia Urtiaga. Ze(ren) bestela, ez? 
Antton Telleria. Gero hor badago…
Olaia Urtiaga. Igual tokatzen zaizu amona Josefina.
Antton Telleria. Bai.
Olaia Urtiaga. Eta berak kristoren ilusioa dauka, zabaltzen du, eta zuk broma (txantxa) bat egiten diozu. Bera bakarrik. Besteek guztiek super opari onak…
(barreak)
Olaia Urtiaga. “Ez naute maite!”
Antton Telleria. …gainera.
Olaia Urtiaga. Hori da. 
Antton Telleria. Okurritu (otu ) zait beste bertsio bat, lagun ezkutuarena. Ez dakit. Hau da jolas moduko bat, ezta? Lagun ezkutua izatera [izaten] jolasten duzu eta… Baina errealitatea da koadrila guztietan daudela lagun ezkutuak, benetakoak, koadrilakoak izanagatik ere sekula agurtzen, agertzen, barkatu, agertzen ez diren lagun horiek, ezta?
Olaia Urtiaga. Nola? Noiz?
Antton Telleria. A, nik… 
Iker Lauroba. Bai. Whatsapp-taldeetan badaude…
Olaia Urtiaga. A! Bale. Bale. Bale.
Antton Telleria. Koadrilakoak dira…
Olaia Urtiaga. Bai, baina inork ez ditu ikusi.
Antton Telleria. Ez dira inoiz azaltzen. 
Iker Lauroba. Azkenekoz… Batez ere adinean aurrera zoazen heinean…
Antton Telleria. Adinean…
Iker Lauroba. Batzuetan gertatzen da. 
Olaia Urtiaga. Eta familia, izan badute. 
Iker Lauroba. Hori da. Igual lagunak 20 urtetan ikusi ez dituzunak. 
Antton Telleria. Hori da. 
Olaia Urtiaga. Bai?
Antton Telleria. Koadrilakoak dira…
Olaia Urtiaga. Bai?
Antton Telleria. Bueno, hainbeste igual ez! Baina…
Iker Lauroba. Baten bat badaukagu. 
Olaia Urtiaga. Bai. Bai. Egia da. 
Antton Telleria. Hori da. Guk badaukagu baten bat agertzen ez dena. Hori da lagun ezkutua. Literalki, nolabait.
(barreak)
Antton Telleria. Orduan, mekanika litzateke ba zuzenean denek berari opari bana egitea. Zu zarelako lagun ezkutua, eta sikiera (gutxienez)… Igual ez du merezi. Ez dakit. 
Iker Lauroba. Gauza da ez dakizula zer gustatzen zaion, ze(ren) azken denboraldian ez da agertu. 
Antton Telleria. Ez da etorri. Noski.  
Iker Lauroba. Hori da.
B2 C1
21-12-2021
29000671
00:03:52
1394