Mundu guztiko jaiotzak Artziniegan

Jaiotza handiak edo txikiak, material desberdinekin egindakoak, denetarik dago Artziniegako jaiotzen museoan.

Xabier Santxotena eskultoreak museoan ikus daitezkeen jaiotzen berri ematen du Euskadi Irratiko entzungai honetan.

 

 

 

Xabier Santxotena Artziniegako museoan. Argazkia: Euskadi Irratia


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Alaia Martin kazetaria. Artziniegan elkartu gara jaiotzaz hitz egiteko. Izena eta nongo zaren galdetuko dizut hasteko.

Xabier Santxotena eskultorea. Ni naiz agotea, Bozatekoa. Bozate Arizkunen dago, Baztanen. Eta hemen laketuta nago, zergatik? Andrea hemengoa delako. Eta bueno, hementxe, abenturak. Eta abentura handiena, momentuz, hauxe da: jaiotza. 2.430 ale badaude ezberdinak, mundu guztikoak, eta, bueno,  hauxe, erakusketa zoragarri da desde luego (jakina!).  

Alaia Martin. Ze material desberdin aurki genitzake, horrela oro har, denak ezingo dituzu zerrendatu baina.  

Xabier Santxotena. Ez, baina, bueno, zeramika, egurra, burdina, oihalak… Badaude handiak, txikiak… Txikiena daukagu pistatxo-azal batean egindakoa, concha (oskol) batean ere bai, hur, hur baten azalean ere bai; intxaur baten azalean… hainbeste-mota ezberdin baitaude, ikusgarri da. O sea (alegia) ez dago gelditzerik, bueno materiala… Estañoa (eztainua) dela, brontzea dela, txokolatea dela… Oi, ikusten ari naiz txokolatezkoa… Eta bueno, gero eta gehiago.

Alaia Martin. Marrazo-hezurrekin ere ikusi ditugu. Hainbat material desberdin ikusi ditugu. Eta zergatik jaiotzak? Zergatik biltzen dituzu/dituzue?

Xabier Santxotena. Hasi ginen orain dela 21 urte. Eta hasi ginen Bozaten, Gorrieneko museoan. Bueno, hantxe izan zen aukera bat, aukera, nola hango umetxoak… Haiekin egin gendun (genuen) programa bat. Egin behar zituzten marraztu Gabonetako gauzak, eta bueno, orduan sari bat ematen gendun, eta bueno, saria emateko hasi ginen 35 alekin, erakusketa. Bueno, sekulako arrakasta eduki zuen hura [hark]. Eta bueno, hasi ginen 35ekin, hurrengo urtean 70, eta halaxe, gaurko egunean, beitu (begiratu) ezazu zenbat ale, ezta?, gero eta gehiago. Bueno, hantxe, 2009a arte, hantxe, egiten gendun erakusketa, eta ondoren, nola hau tailerra da [den], eta museo bezala jarri gendun 2010ean, eta harrez gero ja hementxe gaude.   

Bueno, garai batez Donostiako Aquarium-en egin gendun, 2009an gainera. Orduan, 200 ale baino gehiago, eta sekulako jende pasa… Bueno, 25.000 pertsona pasatu ziren handik(en). Bueno, hau da bizio bat, eta bizio hori andreak dauka, Teresak, Teresak. Bueno, nik nire partez [aldetik], nik ez nion hainbeste inportantziarik ematen. Zergatik? Gure etxean beti gure aitak jartzen zu(e)n jaiotza, eta gainera, hortxe badago, taillaz egina, berak egindako bat. Baina orain, begiratu ezazu sartuta gaude leporaino.   

Eta bueno, gauza bat da zoragarria, nola jendea etortzen da [den], eta normalik erakusketa, erakusketa batean, belenismoa, por ejemplo (adibidez), hor, Bilbon, pasatzen dituzu 15-20 minutu. En cambio (Baina) hemen, etortzen diren jendea [den jendeak] gutxienez, gutxienez, pasatzen dituzte [ditu] ordu bat eta erdi, eta zenbaitzu etortzen dira goizean eta arratsaldean.        

 

B2
20-11-2020
23257257
00:03:21
554