Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Nolako irakurlea, halako liburua

Liburuaren Eguna aitzakia hartuta, nolako irakurlea zaren jakin nahi dugu, baina, batez ere, zer liburu irakurri dituzun euskaraz.

  • Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
  • Zer, noiz eta nola irakurtzen duten galdetuta, hainbat pertsonak emandako erantzunak eta dagozkien galderak lotuko dituzu.
  • Aurreko galderei zuk zeuk erantzungo diezu, zure irakurtzeko ohiturei buruzko informazioa emanez.
  • Denbora adierazteko baliabideei erreparatuko diezu, emandako esaldietan egokia den moldea aukeratuz.
  • Hainbat hitz desordenan daudela, irakurketari buruz ditugun ohiturak deskribatzen dituzten esaldiak osatzen saiatuko zara.
  • HABE aldizkarian argitaratutako liburu-iruzkin batzuk, pertsona batzuek dituzten zaletasunak eta ohiturak kontuan izanik, egokiak izan daitezkeen irakurleekin lotuko dituzu.
  • Ikasle batek idatzitako iruzkinetan lekuz kanpo dauden hitzak kokatuko dituzu.
  • Aurreko iruzkinak eredu hartuta, zeurea idazten saiatuko zara. Horretarako, euskaraz irakurri duzun liburu bat aukeratu eta deskribatu beharko duzu, ahaztu gabe adierazten zaizkizun hainbat puntu idatzi beharko dituzula.
  • Zure testua www.ikasbil.eus atarian emango da argitara, beste euskara-ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan.

detalle2

Actividad

B1
06-04-2009
16155355

x61pViewCountWAR

3117

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR