detalle dokuteka-generico-fitxa

Irakurle-klubak: literaturaz bitan gozatzeko

Azken urteotan ugaritu egin dira gure inguruan irakurle-klubak, eta Euskal Herriko herri askotan aurkituko ditugu hilero-hilero liburu baten bueltan biltzen diren lagunak.

Liburu bat irakurtzea oso gauza pertsonala da, baina gero taldean komentatzen denean, asko ikasten da, bai liburuari buruz, bai taldeari buruz, baita zeure irakurtzeko moduari buruzere. Ikasketa-prozesu bat da eta da liburua berrirakurtzeak berdeskubritzea dakar.

Hiztegi lagungarria

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1. Irakurlea.- Irakurle-klubean batez ere bilatzen dut edo nire motibazioa klubera joateko da ikastea.
2. Irakurlea.- Irakurle-komunitate bat osatzea, eta bestetik, irakurketa kritiko bat sustatzea.
Esataria.- Erraz-erraz zabaldu dira irakurle-klubak azken urteetan. Irakurle zaleen topagune, literatur eztabaida eta elkartrukerako abagune dira. Anitza da eskaintza: kultur-elkarte, liburutegi zein gaztetxeetan antolatuak, irakurketa errazeko taldeak, irakurle-talde feministak…
Irati Iciarrek Gasteizen Iban Zalduak gidatzen duen klubean hartzen du parte. Talde bereko kidea da Garazi Arrula eta Arrasateko taldea koordinatzen dabil azken urteetan baita ere.
Irati Iciar.- Liburu bat irakurtzea oso gauza pertsonala da, baina gero taldean komentatzen duzunean, asko ikasten duzu, bai liburuari buruz, bai taldeari buruz, baita zeure irakurtzeko moduari buruz baita, ez? orduan, ikasketa-prozesu bat da eta da liburua berrirakurtzea, berdeskubritzea.
Garazi Arrula.- Aurrez iragarritako liburu bat irakurrita ekartzen dute partaideek eta egiten duguna da, bada, testuinguruan jarri, loturak egin, erreferentziak… hurbileko erreferentziak ere aipatu eta irakurketak kontrastatzen ditugu.
Irati Iciar.- Gure taldea nahiko perfil…bueno, anitzekoa dela esan daiteke. Berez, orain Floridako liburutegiko gela batean ibiltzen gara, hileko azken ostegunak izaten dira eta hamar-hamabi pertsona bagara, bada, ia saio guztietara joaten garenak, baina gero, bada, saio irekiak direnez, bada, interesa daukan edonorentzat irekiak. Baldintza bakarra da liburua irakurrita ekartzea.
Garazi Arrula.- Nik uste koordinatzaileak daukan ardurarik handienetako bat edo dela irakurgaiak zerrendatzea, ezta? Nik, behintzat, hainbat irizpide markatu nituen: alde batetik, liburuen eta autoreen generoa, beste aldetik, euskaraz sortutakoak izatea eta itzulitakoak. Itzulitakoen artean, guztiak ez izatea mendebaldekoak. Saiatzen naiz ere oreka bilatzea argitaletxeen aldetik eta ez mugatzen azken bizpahiru urtetan kaleratutakoetara.
Irati Iciar.- Hautaketa oso Ibanen neurrikoa, bere gustuak jarraitzen dira, baina bueno, gero baita berak ere hautaketa hori egiten duenean gugan pentsatzen du. Badaki taldeari zer eskaini nahi dion, badaki baita taldetik zer lortu nahi duen. Bai saiatzen da, bada, bai nobelak, ipuin-liburuak sartzen, saiakera, poesia…
Garazi Arrula.- Zaila da halako irizpideak betetzea eta batzuetan pentsa daiteke, bada, irizpideak betetzeko kalitatezko lanen bat kanpoan uzten dela, baina hautatu daitezke ere bada, kalitatezko lanak irizpideak betetzen. Azkenean, aukeraketa dagoen momentutik, bada, ukoa ere badago eta beti kanpoan utzi behar dira batzuk.
Irati Iciar.- Jatorrizko liburua euskaraz denean, bai saiatzen gara, bada, edo bueno, Iban saiatzen da idazlea ekartzen. Kasu horietan, saioaren lehenengo zatia, lehenengo 45 minutuak-edo, bada, taldearekin bakarrik egiten da eta gero sartzen da idazlea. Horren helburua da, batez ere, bada bueno, gure konfiantza-giro horretan liburua komentatzea eta gero idazlea sartzen denean, bada, gauza batzuk landuta eramatea, ze azkenean, idazlearen aurrean hitz egitea batzuetan zaila da, ez? edo zure iritzia ematea. Eta itzulpenen kasuetan, batzuetan itzultzailea ere etorri izan da, eta hori ere esperientzia polita da, ze askotan, itzultzaileak ere lan bat, dokumentazio-lan bat egiten dute eta asko aztertzen dute idazlea eta liburua. Saio gogoangarri ezberdinak egon dira, bada, batzuetan, taldean lortutako girotxoagatik, edo nik neuk liburu hori, neuk irakurri dudanean, gero taldearekin konpartitzerakoan deskubritu ditudan gauzengatik… Bat aipatzekotan, Toni Morrisonen Maitea asko gustatu zitzaidan eta taldearekin konpartitu genuenean ere oso ikasketa polita izan zen.
Bera ipuin-idazlea denez, ipuin asko irakurri ditu, ipuin-liburu asko eta hori ere deskubrimentu polita da beti ohituta egon garelako nobelak eta irakurtzen eta ipuinekin azkenean, ez? istorio ezberdin txiki asko dira.
Alice Munroren Zorion handiegia asko gustatu zitzaigun, Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen ere asko gustatu zitzaigun. Ana, gainera, gurekin egon zen. Idazlea ere gertukoa zenez, gustura, horrek ere uzten dizu, ez? zapore ona.
Iban Zalduak bere azken liburuan, (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), badauka ataltxo bat irakurle-klubei buruzkoa, eta irakurri nuenean esan nuen “Hauxe da gure kluba” . Hauxe da eta ikusten dut berak ere berak praktikatzen duen horren inguruan ere, bada, hausnartu egin duela, gurekin lantzen duen hori guztia ere berak helburu batekin ere lantzen duela ikusi dut.
Esataria.- Irakurle-kluben fenomenoa iraultzaile gisa definitu izan du zenbaitek. Mundu gero eta birtualagoan sentsibilizazio presentziala sustatzeagatik, ezberdintasun soziala desegiteko gaitasunagatik, edo interes komertzialik ez izateagatik. Asko esatea ote da?
Garazi Arrula.- Ez nuke esanen irakurle-klubak berez iraultzaileak direnik. Iraultzaileak badira izanen da azkenean joera nagusiaren kontra egiten dutelako, zeren datuek diotenez, oso irakurle gutxi dago eta are gutxiago izanen dira, bada, irakurketak konpartitzeko edo kontrastatzeko espazio horiek, zeren adibidez, gero, irakurle-klub hauetara etortzen den jendearen profila oso markatua da eta horrek ez du iraultzailetik deus. Gehiengoa edo emakumeak dira, 35-55 urte artekoak eta hezkuntza instituzionala jaso dutenak.
Irati Iciar.- Gasteizen orain bertan beste sei irakurle-klub badaude, batzuk gazteleraz edo irakurleek helburu feministak edo ez… gaia ere lantzeko modu ezberdinak daude.
Taldean bilatzen dena justu gainera da talde txikia eta intimoa izatea. Azken urteetako esperientziarekin ere taldeak ere ikasi du, bada, konfiantzako giro horretan parte hartzea. Orduan, alde batetik, masifikaziotik ere ihes egiten dugu, ez? Gure taldearen helburua ez da hori, da literatura onari buruz hitz egitea, literatura ezberdinei buruz hitz egitea, euskaraz, eta orduan igual, talde handiegiak edo idazle oso ezagunak edo best-seller-en, bada, mugimendu horretatik, bada, pixka bat aldenduta gaude, egia esan.
Garazi Arrula.- Esaten nuenean koordinatzaileak hor ardura bat daukala aukeraketan, hain zuzen, horregatik da. Iruditzen zaidalako nolabait kanon bat elikatzen dabilela, ezta? Sortzen, beharbada, asko esatea da, baina bai elikatzen duela eta irizpideak jartzea edo komeni dela ez erortzeko betiko inertzietan edo betiko dinamiketan.

detalle2

Docuteca

B2
08-05-2017

x61pRelaContWAR

16173767
08:04

x61pViewCountWAR

4054

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR