irakurgai-mailakatuak-fitxa
Antropozenoaren nostalgia
Hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptotxanponen meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak... Egungo munduan nahiz etorkizunean kokaturiko 16 ipuinek osatzen dute liburua.
EGILEA: Patxi Iturregi
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN-URTEA: 2025
Irakurri Patxi Iturregiri Berria egunkarian egindako elkarrizketa edo entzun Euskadi Irratiko Arratsean saioan egindako elkarrizketa.
Hona pasarte bat (14. or.):
Bere betiko ametsa supermerkatuko kutxazain izatea da. behintzat eserita emango luke egun osoa eta askoz gehiago ordainduko liokete ordu kopuru berbera sartzeagatik, gehi oporrak eta aparteko orduak. Baina lehia handia da, eta jeneralean migranteei ez diete horrelako lanposturik ematen. Diru kontuetan, behinik behin, ez dira asko fio latinoamerikarrekin.
Hamabietan bere onetik aterata etorri da gobernanta, beheko solairuan larrialdi bat dutela esanez. Birudienez, berokuntza-instalazioa lehertu eta urez betetzen ari zaie harrera-lekua. Dagoeneko dena busti bide da: moketa, altzariak, ordenagailuak... Hortaz, berekin darama Gabriela, ohiko lana uztera behartuta.
—Konponduko zara? -diotso Brendari.
—Beharko.
—Saiatuko naiz gerentea konbentzitzen ordu estrak ordaintzeko.
—Lehen aldia izango litzateke.
—Ez galdu itxaropena.
