detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ehizaldia

Zerk egiten gaitu gizaki? Adimen artifizialak giza emozioetatik ikasi eta horiek bereganatu al ditzake? Sei gazte gonbidatu dituzte VENARIren proba esperimentalean parte hartzera.

EGILEA: David Lozano

ITZULTZAILEA: Juan Luis zabala

ARGITALETXEA: Edebé-Giltza

ARGITALPEN-URTEA: 2025

VENARI Errealitate mistoko bideojoko misteriotsu bat da, eta inork ez du oraindik haren berririk izan. Joko-eremua zedarritzen duen herri abandonatu batean isolatuta, ehiztari gisa, AA batek sortutako izaki birtual beldurgarriei aurre egin beharko diete. Laster, ordea, VENARIk bere alderik ilunena erakutsiko du, eta gazteak, beranduegi, konturatuko dira han ez daudela lehiatzeko, harrapakin gisa baizik. Partida hasten denean, ez dago atzera-bueltarik.

 

Gazte literaturako Edebé saria. Eleberriaren lehen kapitulua hemen duzu irakurgai.

 

Hona pasarte bat (9. or.):

"Ez da mugimendurik txikiena ere sumatzen. Ezer ez. Desafioa hastear da eta horrek urduritasuna areagotzen du, baina ezin dira aurreratu. Itxaron egin behar dute.

Laster zeharkatuko dute pasabideak markatzen duen  muga hori, herrian sartuko dira eta ez da atzera-bueltarik izango: beraiek barruan direla aktibatuko da VENARIren engranajea, gonbidatu dituzten errealitate mistoko bideojoko berritzailearena."

 

 

detalle2

Dokuteka

B2
09-05-2025

x61pRelaContWAR

31693548

x61pViewCountWAR

781

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR