detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Iragan atergabea

Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa... Zazpi kontakizunez osatutako ipuin-liburuan, atzera begira jarri ditu pertsonaiak.

EGILEA: Julen Belamuno

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

Egileari Berria egunkarian egindako elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.

 

Hona pasarte bat (11. or.):

"Hemen hildakoei ez zaie herrian bertan lur ematen. Kanpotarrek harriduraz begiratzen digute kai aldera jaitsi eta hiletako segizioa ikusten dutenean hilkutxaren atzetik moilara jaisten, eta are harrituago geratzen dira kanposantua uhartean dagoela jakiten dutenean. Azkenaldian, ordea, esan liteke gure ohitura honekiko interesa handitu egin dela. Eguraldi ona denean kostaldera arraina jateko aitzalkiarekin hurbiltzen diren bisitarien artean gero eta gehiago dira gure herriko ohituraren berri dutenak, eta badira hilkutxa hileta-ontzian kargatzen ikustera propio etortzen direnak ere, hain egiten zaie bitxia hildakoak txalupa batean sartu eta uharte batera eramatea lurperatzera."

 

Páginas: 196

detalle2

Docuteca

B2
01-07-2025

x61pRelaContWAR

31788540

x61pViewCountWAR

1269

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR