Carvalho Euskadin
Bi nobela batean harilkatu ditu Jon Alonsok lan berrian, hari beltzez harilkatu ere, Euskal Herriko politika, janariaren zeremonia, historia hurbila eta literatur munduaren argi-ilunak lotuz.
EGILEA: Jon Alonso
ARGITALETXEA: Susa
ARGITALPEN-URTEA: 2023
Alonsori egindako elkarrizketa ikusteko, hemen klikatu.
Hona pasarte bat (11. or.):
Ezer ez zen izango den bezala Sanchez Godin agertu izan ez balitz.
Sanchez Godin 2016. urteko egun batean agertu zen nire etxean, Arriaran Abokatuak bulegoak bidalita, eta niri dagokidanez, han hasi zen dena.
Garai batean komunean dezente irakurri dudan idazle batek esan ohi zuen literatura informatu beharretik asko dagoen lengoaia dela. Ez zuen esaten, baina gauza jakina da, liiteratura, informazioa eman beharretik aske egonik ere, noizean behin informatu ere egin behar duen lengoaia dela, ezer kontatuko badu (nahiz eta ezer kontatzea ezinbestekoa ez izan). Eta are, eman beharreko informazio hori nola antolatzen den gakoa dela historiak funtsa izan dezan eta gutxieneko interes batekin jarraitua izan dadin.