Hiri zuriaren isiltasuna

Gasteiz hirian gertatutako zenbait hilketaren egile jo zuten Tasio Ortiz de Zarate arkeologo ezaguna eta horren ondorioz, kartzelan eman ditu azken hogei urteak. Espetxetik ateratzeko lehen baimena eskuratzeko gutxi falta duela, ezustean, hilketak hasiko dira berriz ere hirian.

Egilea: Eva García Sáenz de Urturi

ItzultzaileaMiel Anjel Elustondo

Argitaletxea: Alberdania

Argitalpen-urtea: 2021

 

Lehenbizi, hogei urteko bikote bat aurkituko dute hilda Gasteizko katedrale zaharraren inguruan, bi kideak biluzik eta biek eztarrian erle-ziztadak dituztela. Handik gutxira, bigarren bikote bat aurkituko dute, hau hogeita bost urtekoa, Gasteizko Kordoi Etxetik hurbil.
Unai Lopez de Aiala inspektore gazteak hartuko du bere gain kasuaren ikerketa egiteko ardura. 

Hona hemen pasarte bat:

KATEDRAL ZAHARRA
Uztailak 24, igandea
Munduko patata-tortilla pintxorik goxoena gustura jaten ari nintzen, arrautza erdi egina eta patatak egosita baina kurruskari, bizitza aldatu zidan deia jaso nuenean. Deirik okerrena, esan nahi dut.
Santiago bezpera zen, eta Gasteizen Blusa eta Neska eguna ospatzeko prestatzen ari ginen, abuztuaren hasieran egitekoak ziren jaiak alaitzen genituen gazteok omentzeko eguna.

11.or.

 

Páginas: 511
C1
01-03-2022
29230642
398