Ura ez baita beti gardena

Xabi Lasaren lehen eleberri honek 2023ko Irun hiriko Kutxa literatura saria jaso zuen. Nafarroako Erriberako herri batean Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino. Euskal letretan gutxitan agertu diren paisaiak eta pertsonaiak ditugu protagonista liburu honetan.

EGILEA: Xabi Lasa

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko hemen sakatu.

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Hormigoizko zutabe erraldoiak errepideari eusten zion altzairuzko tiranteen indarraz. Autotik begiratuta, habeak antzinateko koloso bat zirudien, bidaiariei hegoaldeko lurraldera ongietorria emanez. Beherago, zubipean, Ebroko ur-lamela nare zihoan, astiro, bi eskualdeen arteko muga zehazten, sugeak lohian bere arrastoa marrazten duen leuntasunaz. Hurbildu ahala, sentsazio atsegin batek bereganatu zuen Sara.

Páginas: 328
C1
01-02-2024
30793733
1074