Emakume bat

Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina… Hala, bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

EGILEA: Annie Ernaux

ITZULTZAILEA: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra

ARGITALETXEA: txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2023 

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Ama apirilaren 7an hil zitzaidan, astelehenean,  Pontoise ospitaleko zahar-etxean, hantxe sartu bainuen bi urte lehenago. Erizainak esan zidan telefonoz: "Zure ama gaur goizean zendu da, gosaldu ondoren". Hamarrak inguru izango ziren.

Aurreneko aldiz zegoen itxita amaren logelako atea. Apaindua zuten ordurako, burua oihal zurizko bendaz inguratuta, kokotsaren azpitik; ahoaren eta begien inguruan bilduta azal guztia. Izara batez estalita zegoen, sorbaldaraino, eskuak tapatuta. Momia txiki bat zirudien. Hantxe utziak zituzten, ohearen alde bakoitzean, amari altxatzea eragozteko barrak. Kakorratz-lanez azpildutako kamisoi zuria jantzi nahi nion, amak aspaldi erosi baitzuen bere hobiratze-egunerako.

 

Páginas: 89
B2
30-04-2024
30919304
707