Emakume izoztua

Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena.

EGILEA: Annie Ernaux

ITZULTZAILEA: Gema Lopez Las Heras

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Goiena telebistan itzultzaileari egindako elkarrizketa ikusteko, hemen klikatu. 

Hona pasarte bat (9. or.):

Emakume hauskor eta lurrunezkoak, esku leuneko maitagarriak, isil-misilka ordena eta edertasuna ernarazten duten etxeko arima eztiak, ahotsik gabeko emakumeak, esanekoak: bila ibiliagatik, ez dut gisa horretako askorik aurkitzen nire umezaroko paisaian. Ezta maila apur bat apalagoko emakumerik ere, ez horren lerdenak, zertxobait zarpailagoak, jan-hondarrei probetxua ateratzen iaioak, harraska ispilua bezalaxe utzi arte igurzten jarduten dutenak, eta txirrinak jo baino ordu laurden lehenago eskolako irteeran egon ohi direnak, etxeko lan guztiak amaituta: heriotzara artean dena txukun-txukun antolatua izaten dutenak. 

Páginas: 195
C1
07-03-2024
30842737
1081