detalle dokuteka-generico-fitxa

Zaintzaren zama

Bizi-itxaropena gero eta luzeagoa izanda, zaintza-lanek gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute. Hala, egoera hori kudeatzea ez da samurra izaten familia barruan.

ETBko Ur handitan saioan, Onintza Muruaga Monasteriok bere testigantza eman digu. Bera oso gaztea zela, amak gaixotasun larria izan zuen eta familiakoen erabateko laguntzaren pean geratu zen. Egoera hori nola bizi izan zuen kontatu digu.

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Menpekoa bihurtu zenean. Edozertarako laguntza behar duen pertsona bihurtu. 
Gero eta osasun makalagoa. Gero eta osasun ahulagoa, txarragoa. 
Esan ziguten lez. Esan ziguten bezala; Bizkai aldean erabiltzen den moldea. 
Emozioak nola kudeatu. Emozioei nola aurre egin. 
Isolamendua sortzen da. Bakarrik geratzen zara. 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Onintza Muruaga: Zaintzaile paperean denbora luzez ibili naiz. Ez daukat oso argi noiz hasi nintzen zaintzaile izaten. Ama hasi zenean laguntza beharra... nik edukiko nituen... oso-oso menpekoa bihurtu zenean, ba, 35 urte, 33 urte-edo, baina arazoekin… ama osasun-arazoekin hasi zenean, eta laguntza behar izan zuenean, oso gaztea, 29, 30 urte-edo.  

Ba, gutxi gorabehera, 2010. urtean-edo eman zion amari iktus batek, eta, horren harira, hasi zen arazoak edukitzen, gero eta osasun makalagoa, eta, pixkanaka, ba, joan zen menpeko bihurtzen. Eta, hori, 2016an, konturatu ginen ez genekiela nola kudeatu egoera, eta egin genion menpekotasunaren balorazioa. Momentu horretan, 2. gradua ezarri zioten, eta horrekin sartu ginen Eguneko Zentroan.  

Orduan geunden ondo (ondo geunden), eta gero justu etorri zen pandemia-garaia, 2020an, eta martxoan deitu ziguten, eta esan ziguten, ba, bueno, eguneko zentroak itxi egingo zirela. Eta ama etorri zen etxera, eta horrek exijitzen zuen, ba, guk, ahizpa (ahizpak), nik eta aitak zaintza-lan askoz gehiago egin beharra.  

Egoitzaren gaia guretzako (guretzat) zen gai oso delikatua, eta sortzen zigun kulpa-sentimendu asko eta min asko (handia). Orduan, bueno, esan ziguten lez ama oso makal zegoela, esaten genuen: “Bueno, ba, bueno, aguantatuko dugu pixkatxo bat, eta etxean egon dadila, egon dadila gurekin”. Zer gertatzen da?, azkenean, pixkatxo hori luzatu zela pila bat. 

Abestia: Gaur euria ari du nire bihotza hauskorrean, ta ez dakit nora joan. Gaur bihotza urtzen ari zait ez zaudelako alboan. 

Onintza Muruaga: Ama ez dago. Ama hil zen pasa den urtean, ekainean. Zaintza-urteak pertsonalki niretzako (niretzat) izan dira oso urte gogorrak, eta sentimendua zen errenuntzia (uko-egite) pertsonala zela oso-oso handia. Orduan, momentu batzuetan eraman izan dut oso-oso gaizki, oso-oso gaizki. Erabaki nuen psikologora (psikologoarenera) joatea, laguntza eskatzea. Ez nekien oso ondo batzuetan emozioak nola kudeatu, tristeza (tristezia), frustrazioa baita (ere), eta, batez ere, okerren neramana zen aisialdirako ez neukala denborarik. Nahi gabe bakartzen zara, gero eta gehiago gelditzen zara etxean, isolamendua sortzen da, denbora gutxi daukazu zuretzako (zuretzat) eta, gero, zuretzako daukazun denbora hori, batzuetan, ez duzu ezta aprobetxatzen (ere), ze zaude hain nekatuta… 

Lanean, baimen asko, ospitalizazioengatik, amaren ingresuengatik baimen asko eskatu behar izan nituen. Orduan, nengoen oso zentratuta ama zaintzean, baina ez neukan denborarik nire (neure) burua zaintzeko, disfruterako (gozamenerako), ez gorputzak eskatzen zidan beste; eta nik bai gogoratzen dut frustrazioa alde horretatik. Eta, gero, baita tristura, mina (ere), ikustea nola ama galtzen ari den bere autonomia, noraino baldintzatuko digu (gaituen) egoera honek… Orduan, frustrazioa eta beldurra, eta kezka, bai; hiru sentimendu horiek oso presente izan nituen, bai.  

Abestia: Zaindu nazazu ekaitz honetan, gau bakarti eta ilunetan. 

detalle2

Docuteca

B2
16-09-2026

x61pRelaContWAR

39339342
00:04:09

x61pViewCountWAR

444

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR