irakurgai-mailakatuak-fitxa
Lyrica garaia
Eleberri beltz honetan, Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure detektibea sagaren bederatzigarren alean. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak. Baztertuen munduan girotutako trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.
EGILEA: Jon Arretxe
ARGITALETXEA: erein
ARGITALPEN URTEA: 2022
Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
ETB1eko "Biba zuek!" programan egindako aurkezpena helbide honetan duzu ikusgai.
Páginas: 210
