Mesfidatu hitzez
Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen Toure, poliziak jazartzen zuelako. Ondoren, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez eta abenturaren jarraipenak Parisa eramango du Toure. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du protagonistak, baina nabarmendu gabe, Afrikar jatorriko jendearen artean ezkutatuta.
Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019
Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan, zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Parisen, baina, berriz sartuko da bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen peripezia arriskutsu batean.
Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.
Liburuaren aurkezpen-bideoa hemen duzu ikusgai.
Páginas: 238