detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Obabakoak

Obaba lurraldeko bizilagunen istorio liluragarriak biltzen ditu Atxagak: irakasle batek gutunen bidez baino ezagutzen ez duen neskarekin izandako harremana, maistra gaztearen bakardadea, basoan galdutako haurraren apaizak duen harremana, eskolako argazki bat tamainaz handitzean ikusten duenak nola aldatzen duen idazle baten bizitza…

Istorio hauek lotuz, Euskal Herritik Hanburgora eramango gaitu, Amerikara… Baina, azken finean, literaturaren hausnarketa eta sintesia aurkezten digu; gure hizkuntza, gure kultura, gure literatura, oraindik bizirik dago.

Egilea: Bernardo Atxaga   
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013   

 

2013ko ekainean bete ziren hogeita bost urte Obabakoak eleberria argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleentzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan.

 

 

PDF honetan Bilbo Zaharra Euskaltegiak Obabakoak eleberria lantzeko sortutako ariketa-bilduma duzu eskura.

 

Hementxe duzu liburuaren 2013ko edizioaren aurkezpen-eguneko bideoa.

 

detalle2

Docuteca

C1
20-03-2013

x61pRelaContWAR

16288741

x61pViewCountWAR

3956

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR