detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Nevadako egunak

Atxaga 2007an heldu zen Nevadara, familiarekin, hilabete zenbait pasatzeko asmotan. Egonaldiari lotutako 150 piezatako puzzle bat osatu du Atxagak, batzuk laburrak eta beste batzuk luzexeagoak. Pieza edo testu bakoitzak egun jakina du gainean idatzita, eta ez dago pieza solterik.

Pieza guztiek dute puzzleko beste norbaitekin zerikusia, errepikatzen diren hainbat elementu daudelako. Baina aldi berean pieza bakoitzak bere autonomia du. Hau da, nahi baduzu hasiko duzu liburua hasieratik, edo ez. Jauzika ibil zaitezke piezatik piezara, egun batean hau, hurrengoan beste hori, ondoren harako hura eta segidan hemengo beste hau…
Adibide pare bat edo: eskola-umeei azaltzen diete zer egin eskolan hartza edo frankotiratzaile bat agertzen bada. Beste mutil batek armiarma bat sartu zuen poto batean, eta 19 egun zeraman bizirik, ezer jan gabe. Edo 240.orrialdeko errezeta, rosbifa modu errazean egitekoa. Dastatzen segitu nahi liburua? Baina erne, dena ez baita gozo, mikatzik ere bada, adibidez, Uzkudun boxeolariaren istorioa.

 

Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2013 

 

Páginas: 439

detalle2

Docuteca

C1
11-12-2013

x61pRelaContWAR

16236130

x61pViewCountWAR

4344

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR