detalle dokuteka-generico-fitxa

Sutondorako liburuak

Bernardo Atxaga asteasuarraren Obabakoak (Erein, 1988) klasikoan aurkituko dugu hotzean, izotz artean garatutako narrazio bat: Pitzadura bat elur izoztuan. Hotzetik babestu eta barruko epelera sartzeko gonbidapena egiten digu, berriz, Ixiar Rozas lasartearrak Sartu, korrontea dabil (Erein, 2001) eleberrian. Eta Hotzean, baina oraingoan menditik urrun kokatu zuen John Le Carré idazleak bere Hotzetatik etorri zen espia nobela. (Elkar, 1989). Elurra, hotza eta izotza dira nagusi, baita ere Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelan (Elkarlanean, 2001).

Bernardo Atxaga asteasuarraren Obabakoak (Erein, 1988) klasikoan aurkituko dugu hotzean, izotz artean garatutako narrazio bat: Pitzadura bat elur izoztuan. Bertan, mendi espedizio bat dugu protagonista, Lhotse inguruko haranetan dabilen espedizioa, elurra eta kolore zuria baizik ikusten ez den eremuan. Espedizio kide bat, Philippe Auguste Bloy elurretan irekitako pitzadura batean jausiko da eta Mathias Reimz, beste espedizio kide bat haren erreskatera abiatuko da, zero azpiko berrogei graduko tenperaturarekin eta gauez, halakorik egitea inori burutik pasatzen ez zaionean. Izan ere, ez baita zehazki laguna erreskatatzea Mathiasen asmoa, amaieran jakiten denez; asmo ilunagoek, ezkutukoek bultzatzen dute lagunaren erreskatera.

Hotza, elurra eta mendi-espedizioa aukeratu zuen Bernardo Atxagak bere Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra adibide praktiko batez laguntzeko. Ezen, idazleak aitortzen duenez, Villiers de LïIsle-Adam idazlearen Esperantzaren tortura ipuinaren plagioa baino ez da Pitzadura bat elur izoztuan. Esperantzaren tortura elurretan, hotzean kontatua.

Elurra, hotza eta izotza dira nagusi, baita ere Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelan (Elkarlanean, 2001). Izenburutik eta liburuaren azaletik hasita, hotzaren lurraldeetara garamatza iurretarrak, hotz fisikoaren eta psikologikoaren eremuetara. 'Laguna izoztu egin da' diote liburuaren lehen hitzek eta Goio dute protagonista, oroimena eta hitza galdu duen errefuxiatu euskalduna. Eta beste plano batean, barne-hotzetik hotz fisikora iraganda, Goioren etorkizuneko bidaia hartzen du hizpide idazleak, nora eta Antarktikara egingo duen bidaia. Izotz mendien, glaziarren, elurraren eta hotzaren erreinura egindako bidaia. Hotzean, baina oraingoan menditik urrun kokatu zuen John Le Carré idazleak bere Hotzetatik etorri zen espia nobela. (Elkar, 1989). Zehatzago, Berlinen, hiria bitan banatzen zuen hesiaren inguruan kokatu zuen Le Carrék narrazio hau, hondoan Gerra Hotzaren testuingurua azaleratzen dela. Leamas espia du nobelak protagonista, Berlinen 1951 eta 1961 urteen artean espia lanak egin duen britainiarra. Hamar urteren buruan, baina, zerbitzu sekretuak utzi beharko ditu, lan ilunagoei heltzeko, hilketa bat egin dezan abisua jasoko baitu.

Guztia, hotzak eta lainoak bildutako atmosfera egongaitzean. Hortik aurrera, gauzak korapilatzen, katramilatzen joango dira, orriz orri koska bat estuago, irakurlea hasieratik bukaeraraino liburuari kateatuz. Ez alferrik, 'inoiz irakurri dudan espia-istoriorik onena' dela esan zuen Graham Green idazleak Le Carréren espia-nobela honi buruz. Hotzetik babestu eta barruko epelera sartzeko gonbidapena egiten digu, berriz, Ixiar Rozas lasartearrak Sartu, korrontea dabil (Erein, 2001) eleberrian. Abdou, Sara, Edmun eta Niko protagonista hartuta, Parisko kaleetara garamatza Rozasek. Hiriko zurrunbiloan galtzera gonbidatzen gaitu, pertsonaiek bakardadearen hotzetik babesteko elkarren epela nola bilatzen duten ezagutzera. Joan ziren sutondoan ipuinak eta istorioak kontatzen zituzten amonak. Liburuak gelditzen zaizkigu orain, neguko hotzean babesa eta epela bilatzeko. Komeni da, hala ere, liburu hauek sutondoan edo kalefakzio ondoan irakurtzea, epelean, hatzak izozterik nahi ez badugu, behintzat.

'Ezin huen herorrek atera Tamng?' galdetu zion sherpari. Bere hitzak sei mila metrotako haizearen intziriarekin nahastu ziren. Sherpak ezetz egin zuen buruarekin. 'Chiiso, Mister Reimz.' Erantzunaren ondorengo isilunea hasierakoa baino etsiagoa izan zen oraindik. Tamng-en arrazoia taxuzkoa zen, inork ezin zezakeen dudatan jarri. Hotza, gauez, latzegia zen Lhotse ingurutako haranetan. Zero azpiko berrogei gradutakoa. Edo handiagoa. Tenperatura haiekin, gainera, izotzaren erresuma egonezinaz jarri eta mugitu egiten zen. Pitzadura berriak sortzen ziren edonon, eta zahar asko, berriz, betirako itxi. Zauritu baten garraioak beste kondizio batzuk eskatzen zituen.

Pitzadura bat elur izoztuan, Obabakoak, Bernardo Atxaga

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
10-12-2003

x61pRelaContWAR

  • Egaña , Ibon
16522861

x61pViewCountWAR

5452

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR