detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bitartean heldu eskutik

Kirmen Uriberen liburuko poema hauetan gizakia dago, baina ez era abstraktuan.

 

 

Gorputza dute gizon eta andreek (lehen atala) eta oroitzapenak (bigarren atala) eta sexua (hirugarren atala). Eta pertsona bat beti ez da berdina, puzzle moduko bat da, zatiek osatua. Zatiak, horixe da liburuaren laugarren atalaren muina. Eta pertsonak hitz egiten du; baina hitzen bidez badago guztia adierazterik? Hizkuntzak baditu mugak? Hizkuntzak, horixe bosgarren atalaren hizpidea. Hurrengo atalak dialektika moduko bat planteatzen du, literatura eta artearen artean: literaturaren ordezkari, Aresti, artearena Marcel Duchamp abangoardista. Izan ere, denok gabiltza tradizioa eta abangoardia uztartu nahian bizitzan. Bizitza: horixe da azken atalaren gaia. Eta nork irabaziko ote du bizitzan? Heriotzak agian. Agian ez.

 

 


 

Egilea: Kirmen Uribe
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2001

Poema guztiak hemen dituzu irakurgai.

Liburuko poema bat Chillida Lekuko emanaldi batean, bideoan.

 

Liburuko poema bat Chillida Lekuko emanaldi batean, bideoan.

 

Liburuko poema bat Chillida Lekuko emanaldi batean, bideoan.

 

-->
Páginas: 97