detalle dokuteka-generico-fitxa

Urrezko eraztuna

Jon Garañok zuzendutako lana da Urrezko eraztuna izeneko film laburra, Kirmen Uriberen hitzekin egindakoa. Izen bereko Kirmen Uriberen poeman oinarrituriko film labur hau Moriartik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, ekoiztu du. Banatu Filmak-ek banatua.

Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala kendu egiten zuen hatzetik, eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan. Handik marea batzuetara izebak legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean.

Iturria. http://www.moriarti.com/eu/produkzioak/urrezko-eraztuna

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala kendu egiten zuen hatzetik, eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan. Handik marea batzuetara izebak legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean.

Eraztunaren istorioa nahiz eta nik etxean entzun, gure aitari gertatutako zerbait bezala, munduko kultura guztietan kontatzen da berdin, antzeko, baina ñabardura diferenteekin. Kontua da ba Greziako… duela 2.500 urtetik hona kontatzen den historia bera dela, ez? Eta ematen du baita ere pertsiarrek ere kontatzen zutela, eta hor dago…

Herodotok kontatzen du Polikrates erregeari gertatu zitzaiona, gero Soldadutxoaren ipuina dago, Jonasen ipuina,  Italo Calvinok biltzen duen ipuin zoragarri bat, Constanza lakukoa, eta azken-azken aldaera izango zen ba Big Fish-ena, ezta, Tim Burton-en pelikula batean, ba hori agertu zen, ez? Baina politena-politena gure izebak ahozko tradiziotik jaso zuela, ezta? Ez zuen irakurri, baizik eta seguru aski bere amonak kontatuko zion istorioa antzeko bat, eta horregatik jaso nuen, ez? Gure istorio bat delako, baina mundu osoan ulertzen den eta entzun den istorio bat delako.


Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala kendu egiten zuen hatzetik, eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan. Handik marea batzuetara izebak legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean. Eraztuna garbitu, eta grabatuta zituen letra eta zenbakiei jarri zien arreta izebak. Gezurra zirudien arren, gurasoen ezkontza-eguna ematen zuten aditzera datak eta inizialek. Itxura guztien arabera, aita berak harrapatu zuen eraztuna jan zion legatz hura… itsasorik zabalenean.


Udako gau bareak barruko haizea dakar, eta oroitzapenak. Kasualitateak orbita zabal-zabaleko planetak direla otu zait, zeruari begira. Behin edo behin ageri dira bakarrik. Eraztunarena kasualitate handiegia da, badakit, baina ez du axola. Inportanteena orain hauxe da: urte askoan eraztunaren istorio hori sinesgarri egin zitzaiela gure haur adimen txikiei. Gauez itsasoak legatz baten distira du, izarrek salto egiten dute ezkaten antzera.
 

detalle2

Docuteca

B1
12-09-2013

x61pRelaContWAR

  • Moriarti ,
16291542
7'

x61pViewCountWAR

4416

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR