detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Qissat Palestinako emakumeen ipuinak

Palestinako emakumeek bi bortizkeria pairatzen dituzte. Lehena palestinarra izateagatik, bestea emakume izateagatik.

Emakume hauek ez dira izaki pasiboak, beren ametsak dituzte, borrokarako gogoa, eta jazarpenari aurre egin diote maiz, nahiz eta hori oso gutxi azaltzen den komunikabideetan. Hori batetik, badago beste gai edo azpi-gai bat: palestinarra atzerrian bizi denean oso barnean darama bere palestinartasuna, baina herriminak eraginda jaioterrira itzultzean, halako ezinegon bat sumatzen du, atzerritarra sentitzen delako berez bere sorterri den horretan. Beraz, esan daiteke ipuinotan herri zigortu eta gutxitu hori azaltzen zaigula emakume palestinar idazleen ikuspegitik begiratuta, eta protagonismoaren nagusigoa emakumeengan ezarrita.

 

Egilea: Askoren artean
Itzulpena: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2016



Oharra: liburuak Ane Irazabalen sarrera du emakume palestinarren borroka hizpide hartuta. Eta Jo Glanville editore eta ipuinak biltzearen ardura izan duenaren hitzaurrea. Ipuinek hasieran, idazleen biografia laburra dakarte.

Hona pasarte bat:
Asteburu oroz etortzen zen nire lehengusuekin futbolean jokatzera. Mutil garai argala zen eta ahots leuna zuen. Sebastian zuen izena. Nik ezin nion zuzenean begietara so egin, baina begirada beste alde batera zuzendu zuelarik, begi berde sakonak zituela ikusi nuen egun batez.
Nire lehengusua Jamil ohartu zen ordurako nik Sebastian atsegin nuela. Baina arabiar neska jator batek ezin du atzerriko jendearekiko sentimendurik izan. Zer itxaropen nuen, ba, nik, ezin bainintzen berarekin ezkondu? Kultura kontua zen. Familiak dena ematen digu eta guk begirune osoa zor diogu. Eta begirunea erakusteko biderik onena tradizioak behar bezala atxikitzea da.


Natalie Handal. Umm Kulthum gauerdiz, 175. or.

Ane Irazabal liburua aurkezten: 

Páginas: 288

detalle2

Docuteca

C1
13-02-2017

x61pRelaContWAR

16171131

x61pViewCountWAR

3176

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR