30 emakume ahaztezin

Arlo ezberdinetan nabarmendu ziren 30 emakumeren biografiak bildu dira lan honetan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta ilustrazioz lagunduta.

Egilea: Elena Ciordia

Testuak: PIkara magazine
Argitaletxea: Emakunde
Argitalpen-urtea: 2019

Arlo ezberdinetan nabarmendu ziren 30 emakumeren biografiak bildu dira lan honetan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta ilustrazioz lagunduta.
Historikoki, emakumeei ez zaie merezi izan duten aitorpena egin, eta egin zuten ekarpena handia izan bazen ere, askotan ikusezin bihurtu dira gure oroitzapenean.
Izaskun Landaidak liburuaren hasierako agurrean adierazi bezala, liburu honek omenaldia egin nahi die emakume horiei guztiei, arlo ezberdinetan nabarmendu zirelako, baina batez ere edozein gizarteren garapenerako ezinbesteko diren lanetan lagundu zutelako.
Liburuaren helburua da irakurlea gonbidatzea berarentzat erreferente diren emakumeak berreskuratzera, era horretan emakume horiei guztiei merezi duten aitorpen soziala emanez.

Hauek dira liburuan aurkituko dituzun emakumeen biografiak: Eulalia Abaitua, Carmen Adarraga, Maurizia Aldeiturriaga, Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Inocencia Arangoa, Benita Asas Manterola, Julene Azpeitia, Rita Barrenetxea, Errose Bustintza, Josefa Cruz "La Gassier", Francisca de Aculodi, Ernestina de Champourcin, Cecilia G. de Gilarte, María de Maeztu, Katalina Eleizegi, Ángela Figuera, Menchu Gal, María Goiri, Dolores Ibarruri, Lurdes Iriondo, Felisa Martín Bravo, Bizenta Mogel, María Luisa Ozaita, Politxene Trabudua, Mari Jose Urruzola, Julene Urzelay, María Antonia Uzkudun, Luz Zalduegi Gabilondo, Elbira Zipitria eta Joxepa Zubeldia.

Páginas: 67
B1
03-02-2020
21442761
1204