Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz

Estreinakoz euskarara ekarritako Perry Andersonen lana. "Palestinarren patua maskaratu asmoz, garaileek eufemismo sorta berezi bat asmatu zuten. Garbiketa ez zegokien soilik pertsonei. Lurrak eta jabetzak eskuratu zituzten, artean kolonialismoaren historian ezein kolonizaziok erdietsi gabeko abiaduran eta eskalan".

EGILEA: Perry Anderson

ITZULTZAILEAK: Amaia Astobiza - Iñigo Roque

ARGITALETXEA: Katakrak liburuak

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Euskadi irratiko Kultur leihoan egindako liburu-gomendioa entzuteko, hemen klikatu

Hona pasarte bat (18. or.):

Juduen eta palestinarren arteko gatazka bi nazionalismoren arteko norgehiagoka da, azken mendean izan diren ugari horietako bat. Berezitasun bat du, ordea: bi aurkakoen arteko asimetria. Kontzientzia nazional palestinarra berandu gorpuztu zen, identitate arabiar zabalago batetik abiatuta, 1948an juduek palestinarrak armen bidez zapaldu zituztenean komunitate horrek pairatu zuen hondamendiaren -Nakbaren- ondoren. Aldiz, nazionalismo juduak, beraren homologo palestinarraren sorrarazlea bera, egitura antolatua zuen XIX. mendearen amaierarako. Herzl-ek sortu zuen mugimendu sionista XIX. mendeko Erdialdeko eta Ekialdeko Europako nazionalismo etnikoen nahasketa bat zen, hortik jaso baitzituen jarraitzaile gehienak. 

Páginas: 105
C2
15-04-2024
30885041
475