detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Oliver Twist

Gizakia da beste gizaki baten lagunik onena, baina baita etsairik handiena ere. Hori gertatzen zaio Oliver Twist umezurtzari industria-iraultzaren hasieran, Ingalaterran.

Oliverrek aurkituko du zeinek lagundu, baina gorriak ikusiko ditu, beti izan baita zaila, baina agian garai horretan gehiago, bizimodua aurrera ateratzea behartsuentzat.

 

Egilea: Charles Dickens
Egokitzapena: Pablo Antón Pascual
Itzulpena: Jesus M. Zabaleta
Argitalpena. Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2013

 

Oharra: Liburu honek hainbat hitz eta molderen azalpena dakar. Horretaz gain, liburuaren bukaeran, jarduera batzuk proposatzen ditu, eta azken orrian idazlearen biografia laburra eta bere hainbat lanen aipamena eskaintzen ditu.

 

 

Hona pasarte bat:
Bumble jauna txiro-etxeko zaintzailea zen eta bera arduratzen zen eskualde hartako txiroekin zerikusirik zuten gai guztiez ere. Berak zigortzen zituen ongi portatzen ez ziren gazteak, eta gogorki zigortu ere. Gizon lodikotea zen eta jenio txarrekoa zen. Kasaka urdin bat eta kapela beltz handi-handi bat erabiltzen zituen jantzita, eta eskuan makila luze bat, ibiltzean bermatzeko eta haurrak jotzeko.

(11. or)

Páginas: 166

detalle2

Docuteca

C1
22-09-2013

x61pRelaContWAR

16164916

x61pViewCountWAR

2242

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR