detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Frankenstein: edo Prometeo modernoa

Frankenstein neurri batean alegoria bat da: zientziaren garapenak perbertsioa, hondamendia ekar lezakeela. Ez da ahaztu behar industria iraultza hasiberri zela liburua kaleratu zenean ingelesez, eta kapitalismo jaioberri horrek natura mesprezatzen zuela, Frankesteinek bezalatsu.

Eta munstroaren sortzailea Jainkoa izaten ari da ahalegintzen, Prometeo moderno baten antzera. Horregatik, gehiegizko garapena delako ororen gaineko helburu, munstroa bere sortzailearen kontra egiten hasiko da. Eta beldurra emango du. Baina hor da Frankenstein maitagarri eta xaloa, hein batean. Ez da ahaztu behar ere idazleak 20 urte zituela liburua kaleratu zenean. Eta zetorkion gizarte-aldaketa asimilatzea ez zela erraza izango.

Oharra: liburuak aurretik hitzaurrea du nobelaz eta idazleaz hitz egiten duena. Nobela bere testuinguruan kokatzen da. Eta hobeto ulertzen da eleberria hitzaurrea irakurrita. Nobela hau zientzia fikziozko lehen nobelatzat jotzen da.

Egilea: Mary Shelley
Itzultzailea: Iñigo Errasti
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2013


Hona liburutik hartutako pasarte bat, pertsona baten deskribapena egiten duena:

Ez dut sekula ikusi hura baino pertsona interesgarriagorik: basa keinu bat izaten du eskuarki begiradan, are keinu zoroa, baina badira une batzuk non, baldin eta baten batek egintzaren bat egiten badu haren aldera edo zerbitzurik hutsalena egiten badio, begitarte osoa argitzen baitzaio, nik inori oraindaino ikusi ez diodan ontasunezko eta gozotasunezko distira batez. Alabaina,malenkoniatua eta etsiak hartuta ibiltzen da gehienean, eta hortzak karraskatzen ditu, hertsatzen duen gaitz handiaren zamak ernegarazita bezala. (31. or)

Lehen atala hemen duzu irakurgai, PDF formatuan.

Páginas: 289

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
26-03-2013

x61pRelaContWAR

16236446

x61pViewCountWAR

2978

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR