Dokuteka
Euskal aktoreen glamourra
Euskal zinema olatu-aparretan dabil. Bertako aktore eta ekoizleak hainbat lekutan ikusten ari gara, eta bertako istorioen berri ere badugu.
Aitziber Gradosek Jone Laspiur aktorea elkarrizketatu du Linbo telesaioan. Besteak beste, Faisaien Irla filmaren inguruan hitz egin dute. Aktoreen lanari buruz ere zerbait kontatu digu protagonistak.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Oso-oso gertu. Oso-oso hurbil. |
Aitziber Grados: Zer moduz? Ondo?
Jone Laspiur: Ondo.
Aitziber Grados: Daukat (badaukat) hemen apuntatuta ―berez, badakit, baina da errekurtso bat hori esatea, bale?― estreinatuko dela zure hurrengo... hurrengo pelikula: Faisaien Irla. Azalduko zeniguke zertaz doan (zeri buruzkoa den)?
Jone Laspiur: Bai. Bueno, ba, hau da, Hendaia eta Irun artean dagoen mugan, denok ezagutzen dugun mugan, aspaldi gertatzen den problematika migratorio bat, zeina oso-oso gertu gertatzen den, baina egia da ez daukala oihartzun handirik, ez? Eta kontua da, ba, bueno, jende pila bat dabilela hor migratzen, Afrikatik datorren jendea, eta aurkitzen dira (topo egiten dute) muga inesperatu (ezusteko) honekin ―ze egia da ez dutela muga hau ezagutzen―; eta, bueno, zailtasun handiak jartzen dizkiete bertara pasatzeko (polizia dago hogeita lau orduz bertan). Eta, bueno, gai honen inguruan gorpu bat agertzen da Faisaien Irlan. Ez dakit dakizuen, baina Faisaien Irla da, bertan, Irun eta Hendaia artean dagoen irla bat, eta da munduko kondominiorik txikiena: urte erdian espainola da, eta urte erdian frantsesa da. Eta orduan, ba, bueno, gorpu hau agertzen da justu botere-aldaketa horretan, ez?, eta ez du inork erantzule egin nahi, ez Frantziak eta ez Espainiak. Orduan, bueno, hor trama bat gertatzen da, eta nire pertsonaia hasten da, ba, bueno, bilaketa batean, nolabait.
Aitziber Grados: Esan duzu Espainia edo Frantzia, baina izan liteke Ipar Euskal Herria edo Hego Euskal Herria.
Jone Laspiur: Klaro (Bai, ba), hor dago asuntoa.
Aitziber Grados: Orain apur bat, bueno, serioago, ez?, baina hasiko gara aktorearen bizitzaz. Eta zer esango zenuke dela zure lanaren inguruan jendeak ez dakien zerbait?
Jone Laspiur: Bua! Ba, gure lana basicamente (funtsean) dela itxoiten egotea.
Aitziber Grados: Bale.
Jone Laspiur: Itxoiten egotea, eta fruitu lehor pila bat jatea, eta gominolak, osea (hots) da hori. Zer gehiago... Zer ez dakien jendeak... Es-ke (Bada), ez dakit, da oso mundu normal bat gero, e. Osea, dira oso ekipo handiak, jende askorekin zaude denbora guztian ―hori horrela da―. Nik uste dut jendeak uste duela aktoreen bizitza lanean gaudenean glamourosoa (glamourrekoa) dela, baina ez da batere glamourosoa. Osea, igual botatzen duzu siesta makipeluko baldosetan, hor, jarrita, ez dakit noren txamarra ez dakit nola eta aulki bat ez dakit nola, eta... daukazu denbora pila (piloa) batzuetan eszenen artean eta abar. Orduan, ematen (gertatzen) dira egoera superarraroak. Eta bai, izan daiteke pixka bat mundu prekarioa, nahiz eta ematen duen ezetz.
