Dokuteka
Izar bat begi aurrean izango bazenu...
… zer egingo zenuke? Berarengana hurbilduko zinateke? Donostiako Zinemaldian hainbeste izar dabilenez, gai horren inguruan hitz egin dute ETBko tertulia batean.
Tertulia horretan, Anjel Alkain umoristak zer ospetsu ikusi nahiko lukeen aurrez aurre azalduko digu, eta beste tertuliakide batek zer izar ikusi zuen Donostian.
KLAUDIO LANDA. Galdetuko banizu, zuri Zinemaldira nor etortzea gustatuko litzaizuke?
ANJEL ALKAIN. Aber. Nik urteak daramazkit (daramatzat)… Ni ez naiz batere mitomanoa, baina badago pertsona bat, aktore bat, jo, niretzako oso inportantea dena, oso erakargarria egiten zait. Joan naiz askotan Maria Cristinara, Rebordinosekin hitz egin nuen, noiz… Badakit askotan etorri dela baina ez dugu kointziditu behin ere. Eta nahiko nuke berarekin Maria Cristinan lo egin, oheratu berarekin, gosaldu berarekin, da nire sex-symbola, nire…
IBON FERNANDEZ. Nire izena esango duzu? Ez jarraitu, mesedez!
ANJEL ALKAIN. Kandido Uranga.
KLAUDIO LANDA. Kandido Uranga?
NEREA ARRIOLA. Ze ahotsa!
KLAUDIO LANDA. Kandido etortzen da, egoten da.
ANJEL ALKAIN. Baina ez dugu kointziditu.
KLAUDIO LANDA. Ez duzue kointziditu.
NEREA ARRIOLA. Ba ahots horrekin…
ANJEL ALKAIN. Hori gizonezkoetan. Emakumezkoetan, dudarik gabe, nahiko nuke egunen batean affaire bat eduki eta zera bat Aitziber Garmendiarekin.
NEREA ARRIOLA. Ai, amigo. Ez dakizu ezer!
ANJEL ALKAIN. Zuk ere bai?
KLAUDIO LANDA. Majoa da, oso majoa.
NEREA ARRIOLA. Niri behin, niri behin sinatu zidan eskaiola Jose Ramon Soroizek.
ANJEL ALKAIN. A, beste bat!
NEREA ARRIOLA. Ya está. Hori da famosoekin (ospetsuekin) nire interakzio bakarra.
KLAUDIO LANDA. Ibon, izan al duzu horrelako esperientziarik?
IBON FERNANDEZ. E, begira. Bat, horrela, bote prontoan (lasterrean) esanda, zinemaldi batean joan nintzen Kursaalera. Badakizu, hor, estreinu asko daudela Kursaalean, alfonbra gorria. Eta ikusi nuen jende asko zegoela baten baten zain. Ez nekien zeinen zain zeuden. Orduan hasi nintzen pixka bat, aspertu nintzen zain egoten, eta hasi nintzen inguruan mugitzen eta halako batean ikusi nuen kotxe ofizial bat gerturatzen Kursaalera. Esan nuen: “Tate, hemen dago famatua”. Eta hasi nintzen gerturatzen kotxeko leihora “aber, zein dago hemen, zein dago hemen?” Atzeko asientoan, atzeko eserlekuan ez nuen inor ikusten…
AINHOA ETXEBERRIA. Ez zen ailegatzen bentanilara (leihatilara).
IBON FERNANDEZ. Ez nuen ezer ikusten. “Zer dago, ume bat?, nor dago hemen?” Inposiblea (ezinezkoa) da. Gehiago gerturatu, eta garbi-garbi; gehiago, eta garbi-garbi. Halako batean fijatzen naiz, burusoil txiki bat, Danny DeVito, Danny DeVito, bere metro eta erdirekin, umore gutxiagorekin, hortxe, atzeko eserlekuan, Zinemaldian.
