Isildu ez zirenak: Leoni Etxebarren

"Hitzetik hortzera" saioko atal honetan, Leoni Etxebarren bertsolaria ezagutzeko aukera izango dugu.

Leoni Etxebarrenen senarra, Fernando Aire "Xalbador", Odolaren Mintzoa" liburua amaitzeko zorian zela, argitalpenerako bertso batzuk jartzeko enkargua jaso zuen Leoni Etxebarrenek. Sorta eder-ederra egin zuen. 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Eider Perez.- Leoni Etxebarren Urepelen jaio zen 1923an. Fernando Aire, Xalbador izan zen bere senarraHau “Odolaren mintzoa” liburua amaitzeko zorian zelalibururako bertso batzuk jartzeko enkargua jaso zuen LeonikSorta eder-eder bat egin zeunXalbadorren sorkuntza-prozesua berak nola bizi izan zuen azalduzBertso horiek ez zituzten “Odolaren mintzoa”n sartu eta berrogei urtez isilean egon diraAmets Arzallusek ekarri zituen argitara 2016an, liburuaren berrargitalpenean. 

Odolaren mintzoan argitaratuak 

Leoni Etxebarren 

AhotsaMaddalen Arzallus 

BiolinaGari Otamendi 

EskusoinuaJoxan Goikoetxea 

DoinuaGizona da zoroa 

Fernandok eginen du laster liburua 

artean galtzen ez badu gaixoak burua. 

Aspaldi honetan hau da honen helburua 

orain ikusi dut nik zabaltzen zerua. 

 

Nik ere hemen badut erraiteko hitza 

orain artean segur ez nindaikeen mintza 

ez zait ibiliz egin mihi gainean pintza. 

ez da aise egona geldirik zilintza. 

 

Egun on erran eta eguna hastean 

bertze solasik gabe ginen arratsean. 

Sei kopla egin ditu bakarrik astean 

isilik nola hatsik ni hezi artean. 

 

Kantu egin eta egin ari da Xalbador 

liburua betetzen eder eta sarkor. 

baldin gure etxera jenderik badator 

irria kario du, bera dago mokor. 

 

Liburu horrendako ez niza bero ni, 

pairatu badut ere isilik egonik. 

Bentzutu beharra dut senarra gero nik 

bertsoka ikasi du oraintxe Leonik (Bis) 

C1
06-04-2020
21817197
03:08
294