Dokuteka
Isildu ez zirenak: Joxepa Zubeldia
Baztangaren matxinadako bertsoak idatzi zituen Joxepa Zubeldia ezagutzeko parada eskaintzen du Hitzetik Hortzera saioko bideo honek.
Eider Perez.- Hernaniko Ibarluze baserrian jaio zen Joxepa Zubeldia 1865ean. Madrilera neskame joan eta bertan ezagutu zuen senarra, Manuel Ortiz burgostarra. Bost seme-alabekin bueltatu ziren Hernanira eta bertan izango zituen beste bi alaba. Joxepak Hernaniko kale nagusian jarri zuen janaridenda. Bere anaia Kaxiano Zubeldiarekin jarduten zuen bertsotan etxean eta Gabonetan eta Santa Ageda bezperan balkoitik aritzen zen, eskean zetozen Kaxiano, bere anaiari eta gainerako bertsolariei erantzuten.
Bertso ugari ere idatzi zituen. Bere idazmahaia zuen etxean eta berak egindako koadernoetan idazten zituen. Urtero, bere lagun baten baserrian pasatzen zuen tartean ere bertsoak idazteko baliatzen zuen, etxean, bere seme-alabek ez baitzuten gogoko amaren bertsozaletasuna.
Bertso-sorta bakarra iritsi da guregana, Antonio Zavalaren artxiboan dagoen bertso-paper bat. 1918an egun ziren baztanga-kasuen inguruan gobernadoreak hartutako erabakien aurka altxatu zen Hernaniko herria eta protesta horri buruzko bertsoak dira. Urte horretako ekainaren 1ean Tiloseko herri-bazkari batean kantatu zituen Joxepak.
“Bertso berrik, andre batek jarrik”
Joxepa Zubeldia
Ahotsa: Oihana Iguaran
Biolina: Gari Otamendi
Eskusoinua: Joxean Goikoetxea
Doinua: Ene Lukas maitea
|
Apirillaren biyan Ordubantxe Ernanin Bidera atera giñan Zibilla pranko baizan Mikela ta Asentxi Orra berso berriyak |
Apirilaren bian Orduantxe Hernanin Bidera atera ginen Zibila franko baitzen Mikela eta Asentxi Horra bertso berriak Andre batek jarri Ez diot esker txarrik |
