Dokuteka
Agerraldia 1 Atala 7
AMA: Nahikoa da, ama! Ez al daki gizon hori nor den?
AMONA: Jakin behar al nuke? Ba, zahar samarra hogei urteko batentzat! Baina, tira! Adinak adin, gure Antonio zenak ere...
AMA: Ama... horko hori... Maite baino dexente zaharrago izan behar nahi eta nahi ez.
AMONA: A, bai?
AMA: Ama, mesedez, berorren semea da eta!
AMONA: E? Nola, ba? Bera baino zaharragoko seme bat?
AMA: Berorrena ama, berorren semea; ez Maiterena.
AMONA: Nirea?
AMA: Baietz, ba! Ez nau batere harritzen horretaz ahaztu nahi izateak, baina hala da... berorren semea!
