Dokuteka
Agerraldia 1 Atala 6
Etxe barruan irratiak oso ozen jarraitzen du notiziak emanez.
AMONA: Maritere! Maritere!
Ama bere gelan dago, eta handik hasi zaio hizketan.
AMA: Zer da, ama? Zer gertatzen da?
AMONA: Zatoz! Zatoz hona, Maritere!
Inguratu egin da.
AMA: Zer du, ama?
AMONA: Maritere!
AMA: Mesedez, jaitsiko al du irrati hori?
AMONA: Zer?
AMA: Lehen belarri fina du, ba! Emakumearen gorraizea!
AMONA: Zer esan nahi duzu, ez dudala ondo entzuten?
MAITE: Primeran, amona; baina nahi duena bakarrik!
Bolumena bat-batean jaitsi da.
AMA: Eta orain zer gertatzen da?
AMONA: Begira, begira hemendik!
AMA: Zer, dena hankaz gora?
AMONA: Ez... zatoz, zatoz!
AMA: Buruz behera, orduan?
AMONA: Zer gora eta zer behera! Etortzeko esan dizut!
AMA: Hara, etorri!
AMONA: Begira!
AMA: Zer ikusi behar da?
AMONA: Ez al duzu ikusten?
AMA: Gauza asko ikusi, baina apartekorik ez!
AMONA: Horko hori!
AMA: Zer, ordea?
AMONA: Ez al da hori zure alaba?
AMA: Bai, noski, gure Maite! Eta?
AMONA: "Eta" esaten duzu?
AMA: Baina, amona! Hori al da erakutsi behar zidana?
AMONA: Pixka bat gehiago zaindu behar zenuke!
AMA: Pixka bat gehiago zaindu? Beta daukat, ba, nik inor zaintzen hasteko! Esaten errazago da! Eta, gainera, zer? Gure Maite zaindu? Horren adinerako berorri Teruelera joan-etorria egina zegoen aitona zenarekin!
AMONA: Etzazu txorakeriarik esan, Maritere! Ni ondo emakumetuta ezkondu nintzen.
AMA: Horregatik, ba! Hogei urte bete ditu aurten Maitek.
AMONA: Ene, ba! Banan-banan pasa badira, non egon naiz, ba, ni?
AMA: Badaki urteak azkar demonio pasatzen direla! Ez alferrik! Gainera, hemen goitik begiratuta are eta emakumegoa dirudi.
AMONA: Txorakeriak, Maritere! Bigarren aldia bada, gutxienez, gizon horrekin ikusten dudala. Pentsa!
