detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 1 Atala 8

AMONA: Eta noiz izan dut, ba, nik seme bat?

AMA: Ez dugu bukatzen! Begira, ama... Pedro da, e!, Pedro, nire senar zena eta Maiteren aita... Pedro!

AMONA: Aaa! Pedro... lotsagabe hori! Alproja alaena! Zer oker egin ote du oraingo honetan? Ez da, behintzat, geldirik egotekoa! Zenbat buruko min eman didan niri ume honek!

AMA: Zuri bakarrik eman balizu!

AMONA: Zer, ba? Beti ume izan al da, ba?

AMA: Ez daki asko!

AMONA: Trastea halakoa!... Pedro da, orduan, e? Aizu, Maritere, eta zer egiten du hor? Ez al zen, ba, ezkondu? AMA: Eneee! Hau da atarramentua!

AMONA: Ondo da, ondo da! Kitto! Hainbeste kostatzen bazaizu, bukatu dugu... akabo!

AMA: Ez da hori kontua, ama! Zenbat aldiz esan ote diot...

AMONA: Hori bada amona gajo bati hitz egiteko modua!

AMA: Hara, barkatuko dit, ama; baina badaukat lanetan...

AMONA: Bai! Niri esplikazioak ematerakoan izaten duzu zuk lanik gehien! Solamente Carolinarekin kafea hartzeko orduan... Orduan ez... Orduan ez dago lanik! Zer ordutan etorri zinen atzo ere, e?

AMA: Gauza batzuetarako bai berorrek ere memoria!

AMONA: Beti nik primerako memoria!

AMA: Bai, bai, ez dago esan beharrik!

AMONA: Aizu, fidakaitz-aurpegirik ez gero niri, e!

AMA: Baietz, ba, ama! Sinisten diot. Gosaldu nahi al du?

AMONA: Ba, bai! Kafesne bero bat jartzen badidazu...

AMA: Baina segituan, e, irten beharra daukat eta!

Bajar

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

C1
13-08-2005

x61pRelaContWAR

20654051

x61pViewCountWAR

806

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR