Dokuteka
Iruzurraren kontrako telefonoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga iruzurrak salatzeko telefono zerbitzua jarriko du. Telefono horretara egindako deiak anonimoak izateko aukera izango da. Batzuen ustez, zerbitzu hau arriskutsua izan liteke mendekuak hartzeko erabil baitaiteke. Pasarte honetan Gipuzkoako ogasun zuzendariak asmoaren berri ematen du.
Hiztegi lagungarria
Aldundia. Diputazioa.
Aurkeztu. Zerbait plazaratu, edo jendaurrean azaldu. Adibidez: Argitaletxeak Andu Lertxundi idazlearen azken nobela aurkeztu du.
Bideratu. Zerbait bidean jarri, egingarri egiteko moduan edo. Adibidez: Zuk ba al dakizu iruzurra egin duena nor den? Ba telefono horretara deitu, datu batzuk eman, eta handik bideratuko dugu salaketa.
Doako. Debalde, musu truk.
Emankor. Emaitza ona ematen duena. Adibidez: Bi langile horiek elkarrekin egiten dute lan sarritan, eta oso emaitza emankorrak lortzen dituzte enpresarentzat.
Iruzur. Zerga-ordainketan sarrera-iturriak ezkutatzea. Adibidez: Iruzur egiten harrapatuz gero, isuna duzu.
Isuna. Adibidez, legea hausteagatik administrazioari ordaindu behar zaion dirua. Adibidez: Azkarregi gidatzeagatik isuna jarri diote.
Jakinaren gainean jarri. Jakinarazi, zerbait berri, zerbaiten notizia eman. Adibidez: Jakinaren gainean egon zaitezen, hartutako erabakia posta elektronikoz bidaliko dizut.
Ogasun. Ogasun-saila. Administrazioko saila da, zergak biltzen dituena.
Salaketa. Legea hautsi duela adieraztea. Adibidez: Kontsumitzaileen elkartean salaketa jarri dut dendaren aurka.
Zuztarra. Sustraia. Adidbidez: Iruzur egiten dutenek min handia egiten diote Bizkaiko Aldundiko Ogasun sailari, eta arazoa konpontzeko zuztarretara jo behar da.
Docuteca
25-06-2009
16501057
00:05:04
10628
