detalle dokuteka-generico-fitxa

Irakaskuntzan, adi ibili pagotxekin!

Ikaragarrizko aukera direla ematen du, baina erne ibili beharra dago, irakaskuntzan eskaintzen diren pagotxak ez dira-eta, askotan, merke ateratzen.

Segidan irakurriko dituzun lekukotasunak kontsumo-bulegoetan jasotako testigantzak dira.

 

“Dena oso erakargarria zen hizkuntza akademiaren iragarkian: ingeleseko B2 maila bi hilabetean lortzea, prezioa jaistea maila lortu ezean, ikastaroa online egitea, materiala etxean jasota eta irakasleek astean behin laguntza emanda…"
baita ordaindutakoa itzultzea ere gustura ez banintzen. Baina,ezer ere ez zen egia. Online ikastaroaeta emandako materiala gauza bera ziren, eta laguntza emateko irakaslerik ez zen. Aurrez ordaindu nuen, kontratua izenpetzerakoan gehiena, baina hilean 70 euroko beste kuota bat ere ordaindu behar zen. Hasi eta bi hilabetera utzi egin nahi izan nuen ikastaroa, iragarritakoarekin bat ez zetorrelako. Baina erantzun zidaten kontratu bat zegoela eta falta ziren hilabeteetan ere ordaintzen jarraitu behar nuela.
Salaketa jartzea erabaki nuen.



Gure aholkua
Ez dugu fidatu behar epe jakin batean halako maila lortuko dugula agintzen diguten akademiekin, berdin dio zein gai den; izan ere, ikasle bakoitzak bere maila eta bere ikaste-erritmoa du. Eskaintza orokor horiek iruzurrezko eskaintzak dira. Hizpide dugun kasu honetan, Cambridgeko Unibertsitateak, esate baterako, 500 eta 600 eskola ordu egitea aholkatzen du B2 maila lortzeko, ikaslea 0 mailatik abiatuz gero.

Araudia
Publizitatea: lkastaroen publizitateak eta esku-orriek ezin dute nahasbiderik sortu, eta jartzen dutena loteslea da. Zentroaren dokumentu, esku-orri eta formulario guztietan, eta baita iragarki oholean ere, esaldi hau jarri behar du: 'Balio ofiziala duen titulu bat lortzera ez daramaten ikasketak'

 

“Lanik gabe geratu nintzenean, haur eta gazteen psikologiari buruzko ikastaro bat egin nahi izan nuen, eta, azkenean, ez ikastaro eta ez diru gelditu nintzen".

Estu eta larri nenbilen lan bila, eta egia da ez niola gehiegi erreparatu sinatu nuen kontratuari. Lehengo lanetik kalte-ordain txiki bat jasotzeko zain nengoen, eta horregatik pentsatu nuen ikastaroa ordaintzeko modua izango nuela. Hala,ordaindu nuen ikastaroa egiteko bidali zidaten materiala eta, ikastaroa egiten hasi baino lehen, uste nuen kalte-ordainaren erdia emango zidatela jakinarazi zidaten. Beraz, atzeratu egin nahi izan nuen ikastaroa, baina ezezkoa esan zidaten, epe bat zela egiteko eta. Niri ez zidaten adierazi epe hori zenik. Gauzak begiratu eta jakin nuen banuela salaketa jartzeko motiborik, ikastaroari uko egiteko eperik ez zidatelako adierazi."

"lkastaro bat hartu dut internetez ikastetxe pribatu batean. Baja eman dezaket kosturik gabe?"
Bai, baina kontratua egin eta 14egun baliodun pasatu baino lehen. Hala ere, zentroak ez badizu adierazi epe hori denik, 12hilabete dituzu baja zehapenik gabe emateko.
"Akademia pribatu batean egin behar dudan ikastaro bat finantzatu beharra daukat, eta haien bankuarekin finantzatzea eskaini didate. Banku horrekin finantzatu behar dut nahitaez?"
Ez.Eta akademiak hori egitera bultzatzen bagaitu, ez dugu harekin fidatu behar.

 

Gure aholkua
Ez ordaintzea ikastaroak aurrez, zeren eta arazoren bat izan eta ikastaroa etenez gero, oso zaila izaten da ordaindutakoa berreskuratzea.

 

Araudia
Arautu gabeko irakaskuntzako akademia batekin egindako kontratua deuseztatzeko 14 egun daude, kontratua izenpetu eta handik aurrera hasita, baldin eta kontratua akademiaren egoitzan bertan egin ez bada behintzat, hau da, internetez-edo egin bada.


“Astean bitan e-mailez, txatez edo telefonoz tutore bat izatea eskaini zidaten ikastaro batean, urtebeteko ordainketa guztiak egin eta gero utzi nion nik ordaintzeari. Denbora horretan guztian, behin ere ezin izan nuen tutore batekin harremanetan jarri".

Erreklamatzeko deitzen nienean, esaten zidaten haiek ez zutela tutoretzarik ematen, eta komertzialak iruzur egin bazidan, haiek ez zutela horren erantzukizunik. lkastaroa utzi egingo nuela esan nien, eta falta zena auzibidetik erreklamatuko zidatela erantzun zidaten.Gauzak nola ziren begiratu eta idazki bat bidali nien, araudiaren eta e-mailez bidalitako informazioaren arabera bete gabe utzi zituzten betebehar guztiak jasotzen zituena. Ez dut ordaindutako dirurik berreskuratu, baina ezta beste hilabete bat gehiago ordaindu ere."

 


Gure aholkua
Ez dugu fidatu behar kontratuaren baldintza guztiak idatziz ematen ez dizkiguten akademiekin. Kontratuak, gainera, agindu diguten guztia jasoa eta informazio esku-orria erantsita izan behar ditu.


“Kontratua luzatuko bazidan, kalitate-kontroleko ikastaro bat egin behar nuela esan zidan enpresak”
Hala, prestakuntza hori ematen zuen akademia batean sartu nintzen. Han zeukaten esku-orriak entitate batzuk aipatzen zituen -nire enpresa zegoen enpresa elkartea, besteak beste-, eta esaten  zuen haiek ematen zuten gaitasuna Kalitate Kudeaketako Teknikari diplomaturaren parekoa zela. Titulua urtebetean ematen zutela ere jartzen zuen, eta, beraz, ez nuen zalantzarik egin. Titulua eskuratu eta gero, nire enpresak esan zidan titulu hura ez zegoela homologatuta. Lana galdu nuen, baina akademiako dokumentazioa eskuan hartu, kontsulta batzuk egin eta esan zidaten iruzurra zegoela informazioan. Orain nire aldeko erresoluzio bat izatea espero dut."


Nola jakin dezaket akademiak ematen dituen tituluek balio duten?
Akademiak zehaztu egin behar du tituluak bereak diren edo Administrazio publiko batek agindutako ikastaroetakoak diren. Akademiaren tituluek ez dute balio akademiko edo profesionalik. Administrazioaren tituluek, berriz, bai. Kasu horretan akademiak adierazi egin behar du administrazioren tituluek lan poltsetarako puntuak ematen dituztela.

 

Araudia
Arautu gabeko irakaskuntzak irakaskuntza ez ofizialak dira, legez arautu gabe daudenak. lrakaskuntza horiek ematen dituen zentroaren beraren diploma edo egiaztagiri bat emanda bukatzen dira.lkasketahoriekez dute Administrazio publikoaren oposizioetara aurkezteko biderik ematen, eta, ikastaroaren nahiz ikasketak ematen dituen zentroaren arabera, iraupen, eduki eta ordutegi bat edo beste izaten dituzte. Horrelako ikasketa batzuk, dena dela, kalitate eta baliagarritasun handikoak izaten dira. 182/1997 Dekretuak arautzen du arautu gabeko irakaskuntzazentro pribatuetako erabiltzaileen informazio eskubidea. Dekretu hori Euskadi guztian titulu akademiko bat lortzeko ez diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten zentro pribatuei aplikatzen zaie.

 

Gure aholkua
Akademietan askotan egiten den engainu bat izaten da haien izena ospe handiko erakunde, elkarte nahiz unibertsitateen izenarekin eta ikurrarekin lotzea. Hizkuntz akademietan, esate baterako, Cambridge edo Trinity College London bezalako izenak  sartzen dituzte akademiaren dokumentazioan. Adi!  Berme bat izatenda akademia Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikita egotea, gorabehera edo gatazkaren bat gertatuta ere.


“Gure alaba atzerrian hizkuntza eskolak ematen zituen akademia batekin bidaltzea erabaki genuen. Bidaia, hango familia baten etxean bizitzea, han jaiotako irakasleek emandako ikastaroak egitea eta txangoak egitea ere sartzen zen".
Baina ikastaroa ez zuen han jaiotako irakasle batek ematen, eta, txangoak, berriz, ogitarteko bat eman eta inguruko hirietara bi bidaia egitea besterik ez ziren izan. Gure alaba bizi zen etxean gaztelaniaz egiten zuten beste bi neska ere baziren, eta trasteleku batean lo egiten zuten hirurek. Janaria, berriz, juxtu-juxtukoa zen; oso harrigarria ez den gauza, bestalde, egunean 10 euro ordaintzen zioten eta familiari. lkastaroak antolatu zituen akademiaren publizitateak 10 pertsonako taldeak izatea agintzen zuen, baina 25ekoak ziren, eta ingelesez hitz egiten zuten pertsonekin batera hartzen zuten ostatu. 3.200 euro ordaindu genituen, baina ez zuten agindutako ezer ere bete. Salaketa jarri eta erresoluzioaren zain gaude."

 

Gure aholkua
lnterneten kontsultatzea (foroetan, sare sozialetan, iritzi web-etan) beste ikasle batzuek zer esperientzia izan duten. Ahalik eta informaziorik gehien biltzea programaren gainean (eskolek zenbat iraungo duten, ostatua eta bidaiak nola izango diren, eta abar). Ospe oneko erakunderen baten onespenik duen begiratzea (British Council, Frantsesa Atzerriko Hizkuntzatzat Sustatzeko Agentzia, Elkartruke Akademikoko Alemaniar Zerbitzua (DAAD) eta Education USA, konparazio baterako). lkastaroaren prezioarekin batera kontzeptu guztien xehapena ere emateko eskatzea, eta baita zehapenik gabe uko egiteko epea ere. Eta, jakina, ahalik eta dirurik gutxien ordaintzea aurrez. Adi! Erreferentzia inportante bat ASEPROCE da (Asociación Española de Promotores de Cursos en el Extranjero), irabazi asmorik gabeko erakunde bat, 1987an sortua eta bi helburu dituena: sektoreak profesionaltasun maila handia izatea eta ikasleen interesak defendatzea. http://www.aseproce.org/

detalle2

Docuteca

B2
10-07-2015

x61pRelaContWAR

16269758

x61pViewCountWAR

5866

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR