Klikaren iruzurra

Internet bidezko iragarkiek gero eta indar handiago dute. Horietan oinarrituta gero eta diru gehiago mugitzen da. Horregatik, hain zuzen, iruzurrak ere azaldu dira.

Informatikan adituak azalpen txiki batzuk ematen dizkigu horrelako iruzur baten inguruan.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA: ...Gaur Igor, eta Klikaren Iruzurra, guk horrela izendatu dugu behintzat. E, interneteko publizitatearekin zerikusia duen iruzur moderno bat izan behar du honek. Esan iezaguzu zer den, eta nola gertatzen den.
IGOR: Bai, beno, lehendabizi datuak ikusteko, interneten, negozio handiena, lehenengoa, sexuko web-orriek dute, bigarrengoa, publizitatekoak. Ez dakit zein nibeletan egongo diren momentu honetan, baina halaxe da. Beraz, publizitatea interneten... lehen pentsatzen zen beheraka egingo zuela... Alderantziz, oso goraka egiten ari da,  eta gaur egun marketina eta publizitatea interneten... izugarrizko goraka da izaten ari da... Eta pixka bat situatzeko, arrazoi bat da, ba gaur egun ia telebistan baino denbora gehiago pasatzen dugula ordenagailu aurrean. Ez dakit konturatu garen baina...
E: Egia da bai. Asko eta asko bai behintzat.
I: Lanean gaudenok, eta etxeratzen garek orduak eta ikusiz, ordenagailu aurrean denbora gehiago egiten dugu berez, ba telebistan baino, eta beraz, hori badakite...
E: Eta batzu-batzuek, batzu-batzuek telebista ere ordenadorez ikusten dute.
I: Baita ere.
E: Orduan, ba, beno.
I: Beraz, pentsa ezazu edozein aplikazio dagoela ordenagailuan, ba Google-rena edo beste edozein web-orrialde, edo aplikazioak, ba presentatzen ditugunean pantailan agertzen denean publizitateko edozein imagen, ze, zenbatetarako begietara heltzen den, ez? Eta hori publizitateko enpresek badakite, Beraz, hor negozio handia dago, eta Klik defentsak egiten duena da, mekanika bat jartzen du iruzurrik egin ez dezaten ba Googlek eta intermediarioak diren web orrialde hauek, ez? Google-k nola funtzionatzen du? Ba Google-ren web orrialdean bilaketa bat egiten dugunean zerbait buruz, "ba nahi dut erosi txorien kaiola bat, ez?" Ba jartzen dut bilaketa egiteko eta eskubi aldean ateratzen  zaizkigu horrekin zerikusia duten enpresen edo denden izenak... agertzen dira. Hori eskubian agertu dadin nik bilaketa hori egiten dudanean enpresa horiek edo denda horiek ordaindu egiten diote Google-ri.
E: Jakina!
I: Eta zenbat, zenbat ordaindu behar duten jakin ahal izateko, kalkulatzen da zenbatek, zenbat jendek egiten duen klik e, ba, publizitate horretan.
E: Um!
I: Google-k hori pasatzen dio dendari, edo enpresa, publizitatea jarri duen enpresa horri, eta horrek ordaindu egin behar du hainbeste klik egiten duten pertsonen arabera. Kontua da nola kalkulatu klik horiek?
E: Ja!
I: Zeren badaude sistemak automatikoki klik bat ematen dutena, eta esango nuke, datuak faltsifikatu egin ahal izango liratekeela, zeren pertsonak ez dira klik egiten dutenak.
E: Ja!
I: Beraz, horrekin dirua guztiz e, beno, askoz diru gehiago irabaz liteke, eta iruzurra izango litzateke... Hori da Klik Defense enpresak esan duena, eta eskatu diona Google-ri eta horrelako sistema erabiltzen dutenei beraien teknologia erabil dezaten, nola teknologia horren bitartez detektatzen baita pertsona batek egiten duen edo mekanikoa den klik egitea.
E: Ja!
I: Baina kontua da orain arte horrela izan dela, inor ez da horretan beno ba, hain trebea izan hori bilatzen edo zehazten nork egiten duen klik eta nork ez duen egiten, eta momentu honetan, diruak handiak direnean, ba orain hasten da ba pixka bat, ba pixka bat zehatzagoak izaten ba gutxiago pagatzeko publizitate aldetik.
E: Ja, hori da orduan horren azpian dagoena.
I: Bai. Hori da kontua. Baina aspalditik hala izan zen. Guk ere izan genuen publizitatea interneten, eta guk ere duda berdinak izaten genituen ordaintzen genuenean. Esaten genuen: "nork daki klik egin duen pertsona batek edo automatikoki norbaitek egin duen, makinaren batek, eta hori pasatu diguten klik bezala, ez?
E: Beste egunen batean hitz egin beharko  dugu....             

B1
19-02-2007
16261093
00:03:19
6193