Dokuteka
Iruzur berriak heldu dira; kontuz besarkadekin!
Besarkadak ematea arriskutsu bilakatu da gaur egun. Batez ere adineko jendeari lapurtzen diote besarkadak emanez, eta segurtasun-arduradunek arretaz ibiltzeko eskatu dute. Ikus ezazu erreportajea.
Euskal Herria Zuzenean saioko bideoa.
Sara Gandara.- Izan ere, iruzurrek gora egin dute, iruzur-kasuek azkenaldi honetan eta gaizkileek askotariko trikimailuak erabiltzen dituzte. Atera kontuak! Baten bat kalean ikusten baduzue eta zuengana gerturatzean besarkatzen saiatzen baldin bada, kontuz ibili, lapurtzen saiatuko da-eta.
Joseba Garai.- Barkatu, sinatuko zenidake Afrikako haurren alde, gosearen kontra?
Kaleko emakumea.- Bai, bai.
J.G.- Bale. Eskerrik asko, e?
K.E.- Eskerrik asko. Agur!
J.G.- Agur, agur, agur.
Bilboko segurtasun-arduradunek jakinarazi dutenez, hiru iruzur mota berri daude. Oraintxe ikusi duguna da bat. Hauxe bigarrena:
Hombre, Mari Pili, zenbat denbora! Aspaldiko, aspaldiko! Ze guapa zauden, elegante.
Todor Aresti, Bilboko ertzaintzako komisaldegiko nagusiak adierazi du iruzur hauek batez ere adineko jendearentzat direla. Haiek dira biktimarik errazenak eta iruzurgileek hori aprobetxatzen dute dirua lapurtzeko.
Kaleko emakumea 2.- Da aprobetxatzea ahula denaz.
Kaleko emakumea 3.- Lotsagarria!
Kaleko emakumea 4.- Txarto baino txartoago.
K.E. 2.- Jendea desesperatua egon behar dela hori egiteko eta ez oso ondo.
K.E. 3.- Hori ezin dela egin badakigu! Baina egiten dutela!
K.E. 4.- Pertsona nagusiak eta horiek, nire lez, ra! tiratu eta igual kolpe bat eman eta dena ostu eta dena…
J.G.- Gaizki
K.E. 4.- Hombre, gaizki behintzat.
J.G.- Hirugarren iruzurra da etxebizitza partikular batera joatea. Tinbrea jotzen dute inspekzioa egitera datozela erran, etxe barrenera sartu, biktima distraitu eta dirua lapurtzen diote.
Kaleko emakumea 5.- Nik eragin ere ez, horrelakoei.
J.G.- Ez zenuke irekiko.
K.E. 5.- Ezta, ezta… eurek begiratzen dute buzoietan eta ikusten badute ba andre bat bakarrik bizi dela…
J.G.- Beregana!
K.E. 5.- Beregana doaz.
K.E.3.- Dena batera sartu nintzen, irten nintzen dendatik eta andre batek esaten dit: “Ui, zer egiten duzu poltsa zabal-zabalik, ui!
J.G.- Lapurtu zizuten?
K.E.3.- Dena, dena, dena.
Kaleko emakumea 6.- Adineko lagun bat ezagutzen dut eta horri lapurtu diote. Eta orduan…
J.G.- Eta beldurrez bizi da?
K.E. 6.- Bai, beldurrarekin bizi da.
K.E. 4.- Zertarako lapurtu behar dute, ba? Bihar edo dena delakoa, edo…
Kaleko gizona 1.- Igual udaltzainak gehiago ibili beharko ziren kaleetatik eta.
J.G.- Ertzaintzak jakinarazi du iruzur hauek ekiditeko hagitz garrantzitsua dela segurtasun-aholkuak jarraitzea. Diotenez, ehuneko 16 eta ehuneko 20 artean jaitsi daitezke iruzurrak aholku horiek jarraituta. Bat nabarmendu dute: zure etxe kanpoko aldean obretan ari baldin badira, itxi ongi leihoak eta ateak, azkenaldian lapurrak obrako andamioetatik sartzen direlako etxe barrura.
K.E. 1.- Ja, ja, ja, esaten dute, baina beti pentsatzen dut niri ez zaidala gertatuko.
K.E.3.- Etxe batetan bizi naiz eta dena zabalik egoten da.
J.G.- Eta ez duzu neurririk hartzen batere?
K.E.3.- Ez.
K.E. 4.- Nik bai, nik etxean ra, ra! Ateari bueltak.
J.G.- Doble.
K.E. 4.- Doble, hombre!
K.G. 1.- Beti giltza ipini eta krisketa gainekoa morroia ipini eta…
Kaleko emakumea 7.- Gurasoei beti esaten diegu, aber, norbaitek telefonoz deitzen badu edo norbait badator, ez atea zabaldu eta ez telefonorik hartu eta moztu segituan.
J.G.- Ez dakigu krisi-garaiotan jendeak inoiz baino behar handiagoa duelako edo beste arrazoi batengatik ote den. Baino egia da azkenaldian lapur eta iruzurgile aunitz dabilela bazter guztietan. Erne ibili! Lau begirekin, disgusturik izan nahi ez baldin baduzue.
Bilbotik, Joseba Garai, Euskal Herria Zuzenean.
