Dokuteka
Jon eta Jone 6: Bizilaguna
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Bizilagun berria ezagutu dute eta mutila zeloso jarri da.
Bizilaguna.- Please, please, wait... thank you.
Jone.- Zein pisutara zoaz?
Bizilaguna.- I don't understand...
Jone.- What level?
Bizilaguna.- Four, please.
Jone.- Oh, like us.
Bizilaguna.- Goodbye.
Jone.- Bye!
Jon.- Adio, adio.
Jone.- Bizilagun berria izango da.
Jon.- Tira, aizu, ekarri poltsa horiek gauzak hozkailuan uztera noa eta.
Jone.- Nik uste dut... Ingelesez egin digu baina esango nuke danesa, holandesa edo hor ingurukoa izango dela.
Jon.- Zer ba? Ilehoria delako atera dituzu zuk konklusio horiek edo zer?
Jone.- Ez dakit, bere estiloa.
Jon.- Zer estilo?
Jone.- Ez dakit, janzkera, betaurrekoak eta mutil katxarro bat dela.
Jon.- Beno, ez da hainbesterako.
Jone.- Ba niri guapoa iruditu zait.
Jon.- Ba nire gusturako aurpegi zuriegia dauka, gimnasioko "cachitas" horietako baten antza, horixe. Badakizu, hauek txikitatik izaten dutela heziketa sexuala eta guzti hori. Baina gero oso zozoak dira, horiek ez daukate morborik, ez daukate ezer horiek.
Jone.- Ba niretzat badauka.
Jon.- Ah, bai, e?
Jone.- Beno, mutila ondo dago. Zeloso jarri zara, ala?
Jon.- Zeloso? Zeloso ni? Beno, beno, badakizu ni ez naizela batere zelosoa.
Jone.- Ja, ja, ... Badakit, bai, eta gainera ez zaizu apenas igartzen.
Jon.- Igarri zer?
Jone.- Pikatu egiten zara.
Jon.- Pikatu? Pikatu ni? Benga!
Jone.- Mesedez, e! Pikatu!
Jon.- Gainera badakizu niri gustatu egiten zaidala horrela pikatzen zarenean.
Jone.- Beno, Jon, eta zuk nola dakizu heziketa sexualaren kontu hori?
Jon.- Zer?
Jone.- Bai. Lehen nola esan duzun heziketa sexuala edukitzen dutela baina gero morborik ez daukatela...
Jon.- Ez dakit ba, esateagatik esan dut.
Jone.- Ja, esateagatik. Jo holandes batekin edo ligatuko zenuela inoiz.
Jon.- Beno, aizu, gaztea nintzenean eta orain baino ile pixka bat gehiago
nuenean...
Jone.- Beno, bale, bale, laga dezagun horrela eta ez kontatu ezer gehiago.
Jon.- Zu hasi zara niri galdezka.
Jone.- Bai, baina ni zelosa jartzen naiz. Onartzen dut zelosa jartzen naizela eta gainera ez dut jakin nahi.
Jon.- Zer esan nahi duzu orduan, nik ez dudala onartzen baina zelosoa jartzen naizela ni?
Jone.- Zuk zeuk esan duzu.
Jon.- Aizu, ni ez naiz batere zelosoa.
Jone.- Inork ez dizu galdetu.
Jone.- Bai, baina argi utzi nahi dut, argi azpimarratu.
Jon.- Bale ba.
Jone.- Gure bizilagun berria... modeloa edo aktorea izango da. Fijo.
Jon.- Seguru marikoia dela.
