Dokuteka
Jon eta Jone 21: Ate joka
Esketx laburra. Bikotearen etxera ate joka datoz: saltzaileak, Jehovaren lekukoak eta eskale bat.
Bikoteak hauekin nolako elkarrizketa duen entzungo dugu.
|
Din-don! Jone.- Bai? Saltzailea.- Kaixo, etxekoandrea al zara? Jone.- Beno, ez dakit. Saltzailea.- Eta zure ama etxean dago? Jone.- Ez, ez, ni bizi naiz hemen. Saltzailea.- Ah, barkatu. Círculo de Lectores-etik nator. Minutu pare bat badaukazu? Jone.- Oraintxe bertan etxetik irten behar nuen, sentitzen dut, igual beste egunen batean. Jon.- Jo, Jone, zer gaizki disimulatzen duzun, nabarmen geratu da gezurra esan diozula. Jone.- Beno, ba bueltatzen denean, zuk zabaldu eta ikusiko dugu zelan moldatzen zaren. Jon.- Bai? Saltzailea.- Kaixo, egun on. Jon.- Aupa. Zer, nor zara zu ba? Saltzailea.- Begira, Círculo de Lectores-etik nator. Minutu pare bat besterik ez dizkizut eskatuko. Ba al duzu minutu pare bat? Jon.- Bai, bai, eta hori baino gehiago ere bai, baina ez dizkizut eskaini nahi. Saltzailea.- Nola? Jon.- Ba, bi minutu baditudala baina ez ditudala zurekin galdu nahi. Saltzailea.- Aizu, ez da beharrezkoa horrela jartzea, e? Atez ate lanean gabiltzanak ere pertsona humanoak gara. Jon.- Barkatu, bai, arrazoi duzu, has gaitezen berriro. Saltzailea.- Bi minututan azalduko dizut azaldu beharreko guztia. Jon.- Barkatu, baina lanez gainezka nabil. Zer, horrela hobeto, edo zer? Jone.- Makarregia zara, estilo barik bota duzu, Jon. Jon.- Estilorik gabe, bai, baina ni ez naiz disimuluan ibili. Jone.- Bai, baina klase barik bota duzu. Jone.- Bai? Testigua.- Arratsalde on. Lasai, ez gatoz ezer saltzera. Jone.- Zain nago. Testigua.- Jehova-ren hitza dakarkizugu. Jone.- Zer? Testigua.- Jehova-ren hitza ekartzera etorri garela. Unetxo bat ba al duzu? Jone.- Ba, begira, une honetan bi tiporekin nengoen ohean eta, badakizu, momentu nahiko txarra da. Nahi baduzu, sexu-saioa amaitu arte saloian geratu, eta gero egin genezake berba. Testigua.- Bai, berdin dio, berdin dio, la lasai, agur. Jone.- Bai, agur. Jon.- Jo, Jo... Oso ona, Jone, oso ona. Jone.- Ja, ja... Baina ikusi duzu bere aurpegia? Jon.- Bai, bai. Jone.- Bi tiporekin nago ohean Jon.- Eta pasa saloira esan diozunean ere... Dagoeneko eskaileretatik behera korrika doa... Jon.- Bai, zer pasatzen da? Eskalea.- Kaixo, jauna, diru eskean nator. Ez dut bokadilorik edo arroparik behar. Zerbait eman nahi badidazu, eskertuko nizuke. Jon.- Ikusiko dut zerbait daukadan, itxaron pixka batean. Joño, suertea izan duzu, begira, euro bat. Eskalea.- Eskerrik asko. Jon.- Hala, ez horregatik, adio. Jone.- Sakon-sakonean, kristoren bihotz onekoa zara. Jon.- Pelutxe bat naiz, e? Jone.- Etorri hona, pikito emango dizut. Muaa! |
