detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 22: Zine izarrak

Esketx laburra. Bikotea zinemara doa. Bertan daudela zurrumurruka hitz egiten entzungo ditugu.

Aktoreak, xirriak, gominolak...

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jone.- Aizu, Jon, eta gaur zinera elkarrekin joango bagina, zer?

Jon.- Ui, baina nirekin joatea ez zaizu gustatzen eta.

Jone.- Ez, hori ez da egia. Gustatzen ez zaidan gauza bakarra pelikuletan komentarioak egiten hasten zarenean da.

Jon.- Eta gaur, zer, gaur arrisku hori hartzeko prest al zara, edo zer?

Jone.- Beno, ikuslearen eguna izanda, merkeago irtengo zaigu.

Jon.- Merkeago? Gazte-txartelarekin beti tranpa egiten duzu eta.

Jon.- Benga, Jone, ez gara iritsiko eta.

Jone.- Itxoin, gominolak erosi behar ditut.

Jon.- Joder, gominolak...

Jone.- Bai, joder eta joder, baina gero zuk jaten dituzu denak.

Jon.- Jone! Jone!

Jone.- Zer?

Jon.- Nola du izena aktoresa horrek?

Jone.- Zeinek?

Jon.- Morenak.

Jone.- Catherine Catrich.

Jon.- Jo, kristoren atraktiboa dauka, e?

Jone.- Ba niri ez zait irizten, e?

Jon.- Jone!

Jone.- Ixo!

Jone.- Itziarren traza hartzen diot.

Jon.- Zer?

Jone.- Aktoresari. Horregatik gustatzen zaizu.

Jon.- Beno, badu, bai, Itziarren antza pixka bat.

Jone.- Itziar askoz lodiagoa da.

Jon.- Ba ez, ez da hainbesterako.

Jone.- Itziarrek ipurdi handia dauka.

Jon.- Beno, igual bai, baina aurpegiz hau baino politagoa da.

Jone.- Bai zera! Nahiko luke Itziarrek honen aurpegia eduki.

Jone.- Jon, zertan zabiltza?

Jon.- Ezertan ez.

Jone.- Eta zergatik ipini didazu eskua hanka tartean?

Jon.- Bero-bero edukitzeko.

Jone.- Geldi, Jon!

Jon.- Jarri ezazu jertsea magalean eta ez da inor enteratuko.

Jone.- Jon, geldi, laga kremailera bakean.

Jon.- Joder, neska, ez jarri horrela.

Jon.- Jone! Emango al didazu gominola bat?

Jone.- Bale.

Jon.- Jone!

Jone.- Zer?

Jon.- Utziko al didazu eskua sartzen?

Jone.- Ezta pentsatu ere. Zure ex-aren antza daukan aktoresa baten aurrean, ez didazu ezta txorkatila ukituko. Morboa ematen dizu, e?

Jon.- Beno...

Jone.- Txerri bat zara.

Jon.- Orduan, zertara etorri gara zinera gu?

Jone.- Ba, pelikula ikustera!

Jon.- Eta zirririk egin gabe?

Jone.- Ba, bai!

Jon.- Joder, eta zenbat gelditzen zaio pelikula honi?

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338646
0:02:50

x61pViewCountWAR

2904

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR