Dokuteka
Jon eta Jone 32: Esgrima
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Kirolera doala eta, haurtzaroko jolasak ekartzen dituzte gogora.
Jone.- Baina nora zoaz kirol-poltsa hartuta?
Jon.- Kirola egitera.
Jone.- Gimnasioan hasi zara beste behin?
Jon.- Zer esan nahi didazu "beste behin" horrekin?
Jone.- Badakizu, Jon, mila aldiz hasi zarela gimnasiora joaten.
Jon.- Ez, oraingoa desberdina da.
Jone.- A!
Jon.- Ez, orain ez noa gimnasiora, klasera noa.
Jone.- Klasera? Zer, xake-talde batean hasi zara?
Jon.- Ia-ia asmatu egin duzu, e? Badauka ajedrezarekin zerikusia: esgriman apuntatu naiz.
Jone.- Baina, beno, ez bazilatu, Jon.
Jon.- Egia da.
Jone.- Mesedez, zu esgrimara? Ez dut sinisten.
Jon.- Baietz ba, egia dela! Joan zen astean hitz egin nuen irakaslearekin eta gaur hastekoa naiz.
Jone.- Esgrimako irakaslea! Baina zer pelikuleroa zaren! Zu txikitan urtero mosketeroz mozorrotzen ziren horietakoa izango zinen, ezta?
Jon.- Ez, Robin Hood-ena zen nire urteroko mozorroa. Amak etxean genuen tetera zorro berdeari luma bat josi eta txandal berdea jartzen nuen, baina arkua eraman beharrean, aitonak egindako egurrezko ezpata eramaten nuen.
Jone.- Orduan, Robin Hood baino, jardinetako iratxo baten antza izango zenuen.
Jon.- Keba! Gurasoen etxean bada argazkiren bat eta nik uste Peter Pan-en antza daukadala.
Jone.- Esgrima umeentzako kirola da, Jon.
Jon.- Joño, eta zuk nola dakizu hori? A, bai! Ahaztuta nuen Batzorde Olinpikoko Lehendakari izandakoa zarela.
Jone.- Zuk txikitan zertara jolasten zenuen, e? Seguru gerretara, ezpatak eta arkuak egiten zenituela, e? Baietz?
Jon.- Gu txikitan jolasten hasi aurretik gauza bitxia egiten genuen: nobia eskatzen genuen.
Jone.- Nobia eskatu?
Jon.- Bai, bai. Gauza bitxia, e? Igual zen polizia eta lapurretara jolastea baina aurretik beti nobia eskatzen genuen. Nik beti Jill eskatzen nuen, badakizu, Los Angeles de Charlie-koa.
Jone.- Hori nor zen, ilehoria, ezta?
Jon.- Bai, Farraw Fawcett Majors hura.
Jone.- Eta gero? Eta gero zer egiten zenuten nobiarekin?
Jon.- Ezer ere ez, nobia eskatu egiten zen, eta bakoitzak berea aukeratu eta hortik aurrera ia normal-normal jolasten genuen, e?
Jone.- Ba guk egia-prenda edo musura jolasten genuen, mutilak musuak mingainarekin ematen saiatzen hasi ziren arte.
Jon.- Guk ere halaxe egiten genuen, e? Begira...
Jone.- Ez izan txerria, Jon!
Jon.- Beste batzutan gustatzen zaizu ondo ba!
Jone.- Ba nik behin Geyperman bat eskatu nion aitari nire Nancy-aren nobioa izan zedin.
Jon.- Aizu! Zu ez zinen izango Click de Famobil zalea, ezta?
Jone.- Ez, ez, gorroto nituen Click de Famobil-ak.
Jon.- Bai eta Click de Famobil zaleak ere, e? Nik uste bi jende klase dagoela: txikitan Click de Famobil-ekin jolasten zutenak eta besteak, gu, sanoak.
Jone.- Bai, bai, bai.
Jone.- E, Jon! Touché!
Jon.- E!!
Jone.- Baina zer, ez zeunden prest? Zelako mosketero kaxkarra!
Jon.- Aizu, esgriman ezin da gerritik behera jo, e, eta are gutxiago oraindik hanka tartean.
Jone.- Ba zuk hor edukitzen duzu beti ezpata.
Jon.- Ezpata ez, nik sablearekin egiten dut egin beharrekoa.
Jone.- Barkatu, D'Artagnan!
Jon.- Ez da ezer, Click de Famobil!
Jone.- Hori zure aita izango da.
