Dokuteka
Jon eta Jone 37: Hotel lapurra
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Bidaiatik bueltan mutilak hotelean lapurtutakoak erakusten ditu.
Jon.- Aizu, eta probetxuzko zeozer (zer edo zer) esan al zizun azkenean arkitekto horrek, e?
Jone.- Ez dakit, haren estudiora nirekin etorri izan bazina...
Jon.- Et, et, aber, ni zure amarekin bukerin eta turista leku guztietan egon nintzen bitartean, e?
Jone.- Estudiora etorri nahi izan ez zenuelako.
Jon.- Bai, zure aitatxo eta zu intelektual plantak egiten hasten zaretenean, nik ez dudala tragatzen, hori badakizu, ez? Ez dago aguantatzerik hori!
Jone.- Asteburua Bartzelonan eta ez gara apenas elkarrekin egon.
Jon.- Eta zure gurasoekin inora noan azkeneko aldia, hori seguru, e?
Jone.- Nik ez daukat arazorik ba zure gurasoekin...
Jon.- Jakina, Benidormera joaten diren proletarioak direlako nireak, jende normala.
Jone.- Beno, Jon, ez hasi berriro, e?
Jone.- Jon! Sartu naiteke?
Jon.- Bai.
Jone.- Ui, eta lababoan dagoen hau denau?
Jon.- Zer?
Jone.- Baina Jon, hoteleko gauzak dira eta!
Jon.- Bai, oso aproposak izaten dira gero biajetan eta erabiltzeko, badakizu.
Jone.- Txanpua, dutxarako txanoa, jostorratza eta haria, hortzetako zepilloa, zapatetako zepilloa...
Jon.- Egin ezazu barre!
Jone.- Baina Jon, kortinak bertan lagako zenituen, ezta?
Jon.- Baina gero ondo etortzen zaizkigu, ezta?
Jone.- Bai, eta gainera diru asko aurrezten dugu, ezta? Sagutxo!
Jon.- Tira, tira, atera zaitez komunetik, ni nago eta. Benga!
Jone.- Benga, Jon, ez moskeatu.
Jon.- Ez, ez eta, aizu, utzidazu dutxatzeko txano hori hemen, nirea da eta.
Jone.- Baina hotela nire aitak ordaindu zuen eta.
Jon.- Baina nik ez dut uste horrelakorik behar duenik bere gazta buru horretarako, ezta?
Jone.- Horrek ez dauka zerikusirik, legalki berea da eta ni naiz bere alaba.
Jon.- Aizu, Jone, aizu, ba al zenekien burusoiltasuna genetikoa izaten dela batzuetan?
Jone.- Ba nik esango nuke zeure aitak zuk baino ile gehiago daukala.
Jon.- Zuk esan ezazu nahi duzuna baina zuk ere Kojak-en moduan bukatuko duzu segituan.
Jone.- Beno, beharretik bueltatzen zarenean, zergatik ez goaz zinera?
Jon.- Bale!
Jone.- Baina gaur nik aukeratuko dut pelikula.
Jon.- Zer ba?
Jone.- Azkenengo aldian badakizu zer gertatu zen.
Jon.- Zer pasatu zen ba?
Jone.- Niri eskua sartzen pasatu zenuen pelikula osoa eta ez duzu gogoratzen.
Jon.- Galtzako botoia askatzen saiatu nintzenean egin zenidan atximurra oraindik gogoan daukat, hura mina!
Jone.- Marrano!
Jon.- Almodovar?
Jon.- Almodovarrez nik paso, ez zait batere gustatzen tipo hori.
Jone.- Ah, ba orduan noruegoa, azpititulua duena, zeren beste guztiak... buff!
Jon.- Bai, bale, orduan zinefilo-plantak egin beharko ditugu, ez? Noruegoa ulertuko bagenu bezala...
Jone.- Ea, ea zer jartzen duen sinopsian: eroetxe batetik atera berri...
Jon.- Etzazu irakurri, neska, grazia kentzen dio horrek.
Jone.- Ba niri gustatzen zait irakurtzea.
Jon.- Ba zeure buruarentzat irakurri ezazu, inporta ez bazaizu.
Jone.- Zu bai bordea, Jon!
Jone.- Jon, Jon, begira han dagoen horri, gure bizilaguna da.
Jon.- Ah, bai.
Jone.- Hey! Hello! Hello, Björn!
Jon.- Horrek bai, horrek ulertuko du pelikula, eskandinabo guztiek toke berbera dute eta. Bai, aupa, Borj!, aupa! Hastera doa. Jarri zaitez aurrera begira Jone!
Jone.- Zeloseteeee!
