detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 38: Avon

Esketx laburra. Avon saltzailea dator etxera. Neskak krema bat erosten du eta ondoren mutilarekin eztabaida du.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Din-don!

Saltzailea.- Kaixo, egunon, gazte, AVON zer den ba al dakizu?

Jone.- Avon?

Saltzailea.- Begira, hartu katalogoa. Avon izen handiko kosmetiko marka da, mundu osoan saltzen dena, hori badakizu.

Jone.- Bai, ikusten dut.

Saltzailea.- Aizu, zein azal polita duzun...

Jone.- Zuk uste?

Saltzailea.- Bai, pena litzateke estropeatzea. Krema hidratanterik erabiltzen al duzu zuk?

Jone.- Bai, bai, klaro.

Jon.- Nor da, Jone?

Jone.- Eta nondik zatozela esan duzu?

Saltzailea.- AVON.

Jon.- Eta non dago hori?

Saltzailea.- Enpresaren izena!

Jone.- Kosmetikoak saltzen dituzte. Ikusi, ikusi katalogoa, Jon.

Jon.- Beno, bale, bale, ez dugu ezer behar, e... nahi baduzu...

Jone.- Jon, igual badago zeozer (zer edo zer) interesgarria katalogoan!

Jon.- Aizu, Jone, brometan ari zara, ezta?

Jone.- Ez, beitu (begiratu) nire azala. Suabea, ezta? Ba, hori kremei esker da. Zuk zer gomendatuko zenidake?

Saltzailea.- Ba zuretzat badugu aloe krema miragarri bat.

Jon.- Ezin dut, ezin dut sinistu krema erosi diozunik azkenean.

Jone.- Eske zuk hoteletan lapurtzen dituzunekin ez zait heltzen.

Jon.- Ez, ez. Benetan hogeita bost euro pagatu dizkiozu tarrotxo txiki horrengatik?

Jone.- Tarrotxo horrekin hiru hilabeterako daukat, Jon. Ez da hain garestia.

Jon.- Hainbeste krema txororekin Sara Montielen antza hartuko duzu.

Jone.- Zer, zure errautsen potoa esku batean eta kubano gaztea bestean esan nahi duzu, ezta?

Jon.- Badakizu zer esaten dizudan? Krema kontu hori marikonada hutsa dela.

Jone.- Bai, zu bezalako matxoteentzako, bai.

Jon.- Bai, ba nire ingurukoek ere ez dute erabiltzen halakorik... After Shave... eta kitto.

Jone.- Edo zure artalde berekoak esan nahi duzu?

Jon.- Gaur oso graziosa zaude, e, Miss Avon edo nola esan du?

Jone.- Eta zu gaur oso zatarra zaude, e, Mr. Tontorrón...

Jon.- Miss Avon.

Jone.- Tontorrón.

Jon.- Miss Avon.

Jone.- Tontorrón eta zuk beti bat gehiago.

Jone.- Ai, zer ondo, bero-beroa dago ohea, e?

Jon.- Bai, nik berotu dudalako.

Jone.- Etorri hona eta ni berotu. Eta usain hau zer? Baina nire krema eman duzu!

Jon.- Zer diozu?

Jone.- Nire krema eman duzula! Aloe krema! Eta seguru bote erdia eman duzula gainera aurpegian.

Jon.- Egon zaitez isilik! Ezez ba!

Jone.- Ez ukatu, Jon.

Jon.- Beno, usaintzeko ireki dut potetxoa eta tapan geratu den krema apur horrekin behatzak zikinduko nituen, hori izango da.

Jone.- Ja, ja, zikindu? Gabon, tontorron, miss Avon...

Jon.- Gabon!

Jone.- Gabon ez! Miss Avon tontorron...

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338532
0:03:00

x61pViewCountWAR

2462

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR