detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 77: DVD

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak DVD aparailua erosi nahi du, mutilak kontra egiten dio.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jone.- Begira, Jon, errebista bat erosi dut eta DVD bat oparitu didate.

Jon.- Oparitu, oparitu...

Jone.- Beno, DVD bat zetorren aldizkariarekin.

Jon.- Eta?

Jone.- Ba pena dela ikusterik ez izatea.

Jon.- Halakoxea da bizitza, begira!

Jone.- Jon, zergatik ez dugu DVD bat erosten?

Jon.- Jone, ea, aldizkari bat erosi, aber, zer aldizkari da?

Jone.- Cosmopolitan.

Jon.- Zein?

Jone.- Cosmopolitan.

Jon.- Cosmopolitan erosi, DVD pelikula bat oparitan... Zer pelikula da?

Jone.- Los Puentes de Madison.

Jon.- Cosmopolitan erosi, Los Puentes de Madison DVD bat oparitan, eta orain DVD erreproduktore bat erosi nahi duzu. Hori normala iruditzen al zaizu zuri?

Jone.- A! Orain ez hasi aitatxoarena egiten hasi, e?

Jon.- Sikiera Terminator edo horrelakoa izan balitz!

Jone.- Ba, beitu (begiratu) zuk nahi duzuna esango duzu, baina DVDa gailentzen ari da. Gaur egun pelikula aukera handiagoa dago DVDn.

Jon.- Noski dagoela, baina oso garesti eta DVD erreproduktoreak bostehun euro inguru uste dut balio dutela.

Jone.- Ba, beitu (begiratu), supermerkatuan 40.000 pelagatik badago DVDrik.

Jon.- Zenbat euro dira 40.000 pela?

Jone.- Ez izan listillo, e, Jon, euroekin ni baino gehiago nahastatzen zara eta.

Jon.- Bai, baina hala ere ez du merezi.

Jone.- Ah, ba nik erosiko dut nire diruarekin.

Jon.- Zure diruarekin? Zure aitatxok emandako pagarekin esan nahiko duzu.

Jon.- Jone, haserre jarraitzen al duzu?

Jone.- Eske (es que) batzuetan, Jon, insoportablea zara.

Jon.- Aber, Jone, DVDak grabagailu gehiago merkatuan saltzen jartzen dituztenean, konpetentzia handia izango da eta oraingo erreproduktoreen prezioa ere jaitsi egingo da. Horregatik ez du merezi orain erosteak.

Jone.- Ja, eta zuk zelan dakizu hori?

Jon.- Badakizu niri horrelako gauzatxoak gustatzen zaizkidala.

Jone.- Eta Los Puentes de Madison pelikula polita da!

Jon.- Mesedez, Meryl Streep eta bere "kakalarria daukat" aurpegi hori. Benga, benga.

Jone.- Eta Clint Eastwood zer? Zuri gustatzen zaizu...

Jon.- Ez, niri Harry gustatzen zait, Harry; Clint Eastwood pasa lehor bat besterik ez da.

Jone.- Zure alboan bai, Jon pit ito.

Jon.- Pit azo, e? Jon Pit azo

Jone.- Pitito.

Jon.- Pitazo.

Jone.- Pitito!

Jon.- Piton.

Jone.- Pititito.

Jon.- Pikito? Nahi al duzu pikito bat, e?

Jone.- Bale, eman pikito. Mua!

Jone.- Nik, nik hartuko dut!

Jon.- Niretzat baldin bada, ni ez nago etxean, e?

Jone.- Zein zen?

Jon.- Bartzelonako arkitektura estudiokoak ziren.

Jone.- Eta zer nahi dute ba?

Jon.- Bartzelonara joan behar dut. Bilera daukate datorren urteko plangintza egiteko eta bertan egotea nahi dute.

Jon.- Eta noiz da bilera hori?

Jone.- Ba bihar.

Jon.- Bihar? Eta noiz demonio abiatu behar duzu ba?

Jone.- Goizeko hegazkinean.

Jon.- Eta buelta?

Jone.- Ba bihar bertan, edo etzi.

Jon.- Joder, aizu, ba ja ke zoazen, astirik badaukazu begiratu itzazu DVD erreproduktoreak, Bartzelonan seguru aski merkeagoak izango dira eta.

Jone.- A! Eta ez genuen itxoin behar prezioak bajatu arte ala?

Jon.- Eta Los Puentes de Madison ikusi gabe apalean gorde?

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16337994
0:03:26

x61pViewCountWAR

3008

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR