Dokuteka
Jon eta Jone 78: Bartzelonatik maitasunez
Esketx laburra. Bikotearen ekarrizketa. Bartzelonan dabil neska eta telefonoz ari dira. Hasieran haserre antzean, amaieran telefonoz maitasuna eginez bukatzen dute.
Jone.- Tipa honek ez dit egun osoan hots egin, eta bilerek ez dute egun osoa irauten. Ba hots egiten badu ez diot hartuko.
Jon.- Baina non sartu da? Ez dago estudioan, eta mobila ez du hartzen. Ez zuen aprobetxatuko Itziarrekin geratzeko?
Jon.- Bai?
Jone.- Jon! Non sartu zara? Egun osoa daroat zuri deika.
Jon.- Egun osoa? Hori ez da egia.
Jone.- Zelan ez dela egia?
Jon.- Hemen mobilean daukadan zure lehendabiziko deia arratsaldeko zortzietan egin didazu.
Jone.- Beno, bilera luzatu egin da.
Jon.- Ja, Ja.
Jone.- Eta zu zer? Non sartu zara egun osoan?
Jon.- Ni estudioan egon naiz.
Jone.- Eta zuen estudio horretan ez duzue telefonorik hartzen ala?
Jon.- Bai, zortzietatik aurrera ez, ordea, inor ez delako han gelditzen.
Jone.- Eta non egon zara?
Jon.- Zinera joan naiz.
Jone.- Itziarrekin?
Jon.- Ez, ez naiz zinera joan.
Jone.- Orduan zertan ibili zara?
Jon.- Ez naiz etxetik atera, neska, saloia txukuntzen eta maritxuak ureztatzen aritu naiz.
Jone.- Eta ez duzu telefonoa entzun?
Jon.- Bai.
Jone.- Orduan zergatik ez duzu hartu?
Jon.- Ez dakit ba.
Jone.- Ui, ui, ui... Kasketoso ipini zara ala?
Jon.- Eta zuk zer, zuk ez al duzu astirik izan egun osoan hots egin eta, gutxienez, ondo iritsi zarela esateko?
Jone.- Pasatu egin zait, Jon.
Jon.- Pasatu?
Jone.- Oso nerbiosa ibili naiz egun osoan, zeren bileran, badakizu, honekin arkitekto moderno eta katalanekin, kristoren soldata daukate, arropatan ehundaka euro, baina antiglobalizazioaz eta mundua konpontzen jardun dute bilera guztian.
Jon.- Eta orain non zaude, hotelean?
Jone.- Bai.
Jon.- Zure gelan?
Jone.- Bai.
Jon.- Ohean sartuta?
Jone.- Eta biluzik.
Jon.- Biluzik? Biluzik zaude?
Jone.- Bai. Eta zu?
Jon.- Ni ez, ni ez nago biluzik baina hori momentu batean konponduko dut. Ya está.
Jone.- Eta zer moduz dago burusoiltxoa?
Jon.- Goikoa edo behekoa?
Jone.- Behekoa.
Jon.- Ba goikoarengana hurbiltzen.
Jone.- Zergatik?
Jon.- Zuk zergatik uste duzu?
Jone.- Itxoin, telefonoa almoadan ipiniko dut.
Jon.- Zertarako?
Jone.- Zertarako izango da ba? Eskuak libre edukitzeko.
