detalle dokuteka-generico-fitxa

Yi Huang eta gatza

Yi Huangek hamahiru urte ditu eta Asian bizi da. Gatza kontsumorako prestatzen laguntzen dio Yi Huangek bere aitari.

Inguru honetan gatza salerosketetan erabiltzen den moneta da.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Handi urrun, Yi Huang eta Tanaren lana oso bestelakoa da. Lehenak hamahiru urte ditu eta bigarrenak, hamalau. Aitari laguntzen diote gatzginen. Gatz gordina erraz biltzen da. Bero egiten duen hiletan, itsasoko ura lurruntzen utzi eta kito. Baina gatz hori ezin daiteke jan, gizakiarentzat onak ez diren sustantziak dauzka. Gatz gordin hori bero egiten duen sasoian tratatzen dute, leku itxi eta lehorretan gordeta utziaz.
Euritea helduta, uda atzenetara hasten dira urtean zehar bildutako gatz hori tratatzen. Tratamendua egin ostean, jateko modukoa izango da.
Goizero, kriseilua eskuetan dutela, biltegira joaten dira eta gatz gordina otzaretan etxondoko garbitegira garraiatzen dute. Montzoiak diharduen hilabeteetan gatza arazten eta xehatzen arituko dira, jangarria egin arte. Behin araztuta, azokara joko dute saltzeko, edota beste merkantzia batzuen trukean emateko.
Lan erraza da gatza araztea, baina astiro samar egin behar da. Hasteko, gatza berriro ere itsasoko uretan urtzen da, gatz-kontzentrazio oso handiko likidoa izateko. Nahaste hori upel handietan egiten da. Upelak, hodi batzuen bitartez, elkarren artean bat eginik daude.
Nahasdura pasatuz doan bitartean, beste upel txikiago batzuetan labea gertatzen da. Labe horietan egosiko da gatz-ura. Labeak ongi bete behar dira txingar eta enborrez, zeren zortzi orduz piztuta iraun behar baitute, egosten diharduen aldia.
Orduantxe, egosialdi horretan arazten da gatz urtua.
Labea ondo-ondo itxita dagoenean eta berotasuna tenperatura egokira hurbilduz doala, upel txikiak betetzen dira upel nagusitik datorren hodi baten bidez. Gehienetan, upel bat baino gehiagorekin aritzen dira, noiz honi noiz hari jaramon eginez.
Zortzi ordutan egon behar du gatzak astiro-astiro egosika. Bitarte horretan, kargu baino ez zaio hartu behar. Badirudi ez daukala inondiko arriskurik, baina ez. Egosketa-lurruna oso korrosiboa da, eta lurrun artean ibiltzeak azal-mintzetan zauriak eragiten ditu eta ikusmenerako ere kaltegarri da.
Artean, Tanak beste upeletatik gatzari egostean darion aparra jasotzen du. Ezinbestekoa da aparra kentzea. Bestela, gatza berriro ere nahastu eta kutsatu egingo litzateke eta jakina, egindako guztia, lan alferra.
Azkenean, kontsumorako prest dagoenean, gatza bildu egiten de merkatura eramateko ordua heldu arte.
Lurreko alde honetan gatza salerosketetan erabiltzen den moneta da. Astean behin garraiatzen dute otzaretan hiriko merkatura.
Hemen egingo dituzte salerosketa eta trukeak. Hortik premiazko janaria aterako dute eta baliteke diru apur bat ere.
Merkaturako joan-etorrietan ibaian zehar, aita beti izaten dute lagun.

detalle2

Docuteca

B2
13-07-2010

x61pRelaContWAR

16268766
05:37

x61pViewCountWAR

5537

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR