detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola aurreztu dirua teknologiaren bidez?

Internetek dirua aurrezteko aukera ugari eskaintzen dizkigu. Horien artean prezio konparatzaileena dugu, sortu zen lehenengoetakoa, baita baliagarrienetakoa ere. Web-orri askok eta askok ere laguntzen digute eguneroko erosketetan dirua aurrezten.

Irratsaio honetan Maite Goñi, Gorka Julio eta Luistxo Fernandezek azalduko digute zein aplikazio eta web-orrialde ditugun diru pixka bat aurrezteko. Ezetz denak ezagutu?

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Gaur e aholku batzuk emango dizkizuegu, ezta? Teknologiari esker, aplikazioei esker, dirua aurreztu ahal izateko, eta adibide desberdinak jarriko ditugu, Maite. Adibidez argi indarra, gero eta garestiagoa dago eta nazkatuta gaude horrelako fakturak ordaintzeaz. Baina tira …
MAITE . Bai bueno, argi indarra, telefonia, e … aseguruak, ez dakit zer, bueno badakigu e konparatzaile asko egoten direla eta askotan, asko eta asko erabiltzen ditugu gainera ba, ez dakit e, e … hotelak eta bilatzeko eta horrelakoetan, ezta? Baina bueno kasu honetan ba bueno hitz egin behar dizuet, e .. ba “y ahorro.com”, erraz-erraz, ikusteko …
ESATARIA. Bai.
MAITE . …. Eta bueno badaude, bai web aplikazioak edo web guneak, edo web orriak begiratzeko horrelako konparatibak egiteko, eta gero badaude bestelako aplikazio batzuk, ba bueno hilabete amaieran horrelako gastu txikiak ba supermerkatura joaten zarenean eta horrelakoak egiteko. E … kontrol pixka bat egiteko. Orduan, elektrizitatearen faktura ba badakizue orain orduka egiten dela eta orduaren baitan ba garestiagoa edo merkeagoa izan litekeela eta orduan ba hemen e … badaude aplikazio batzuk adibidez e “precio de la luz “ deitzen den bat eta hemen ba besteak beste, esaten dizu ze tarifatan edo ze tarifa daukan, zer ordu jakin batean, eta orduan ba labadora edo garbigailua, edo bestelako e … gailu elektrikoak ba jartzeko martxan, eta ez hori bakarrik egiten dizu kontsumoaren e ibilbide osoa, zenbat egin zenuen, ze gastu egin zenuen, ze gastu hori aurreikusten dizu biharko, aholkuak ematen dizkizu, eta horrelako aplikazio batzuk badaude.
ESATARIA. Bai.
MAITE . Orduan interesgarriak izan litezke. Bat da “Precio de la luz”, Google Playn, …
ESATARIA. A dos.
MAITE ….  hau da Android eta horietarako. Holako antzeko bat Apple Storen “Tarifazo”, je je izenak ja nahikoa esaten du.
GONBIDATUA. Osea prezioaren asuntoarekin ondo baina batzuetan badaude inkluso alternatiba batzuk prezio berean ere, beste balio batzuk ere gain jartzen dizkiotenak . Badago beste web gune oso interesgarriak, holako konparadoreak baina adibidea “Mecambio.net” da horietako bat, eta web gune horretan jartzen duzu adibidez, energiaren inguruan ba badaude energia berriztagarriak sustatzeko ….
ESATARIA. Bai.
GONBIDATUA. … kooperatibak eta hola. Eta askotan adibidez “Goiener” hori bezalako kooperatibak edo horrelakoak badaude eta, “Mecambio.net”-en ematen dizute hori ez? Alternatiba hori eta normalean prezioan oso antzeko ibiltzen dira baina …
ESATARIA. Gutxienez badakigu ba ….
GONBIDATUA. … beste balio erantsi hori daukate beste era bateko kontsumo bat edo alternatiboa edo bestelakoa ere, gehitzen diote.
ESATARIA. Ados. Hortxe ari ginen adibidez argi indarrari buruz hizketan, baina …
MAITE . Bai ze, hor esan duena, itxoin e? Eta hori baino lehen, lehenago hor erdizka utzi dudana, “yahorro.com” horretan sartzen baldin badira, ba “yahorro.com” barra eta gero ba ADSL, ba ya esta, azaltzen dira konparatiba guztiak ADSL-nak, ze egia da horretan begiratzen duzula eta badaudela aldeak, hor badaude aldeak.
GONBIDATUA. Bai, bai.
MAITE . Horrelakoetan eta orduan, prezioa eta abar. Baina gero erosketak egiteko …
ESATARIA. Ados, bai goazen erosketak egitera.
MAITE . … bai, erosketak egitera eta ni e bueno, aholkurik onena omen da beti, ez dakit zuek, Luistxo begiratzen didazu aurpegi batekin, jeje erosketak egiten dituzu zuk? Zu …
GONBIDATUA. Bai.
MAITE . … eta orduan e, e … zerrenda egiten duzu joan aurretik?
GONBIDATUA. Ba askotan bai.
MAITE . Askotan bai. Ba bueno esaten omen dute hori dela aholkurik onena: zerrenda egitea eta ez ateratzea ezta pitin bat zerrenda horretatik. Daude “carritus.com” bezalako e web guneak, …
ESATARIA. Bai.
MAITE . … eta egiten duzu, oso interesgarria iruditu zait, e egin zure, daude produktuak e, supermerkatu guztietakoenak, eta adibidez hemen sartzen dira Capa, “Caprabo”, “Eroski”, ”Condis”, “Mercadona”, “El Corte Inglés” , “Carrefour”. “Al Campo”, “Hipercor” eta “Dia”, ez da gutxi esatea e? Ze guk igual Euskal Herrian horietako batzuk ditugu eta beste batzuk ez, eta orduan zuk egiten duzu zuk behar duzun horren zerrenda, eta gero konparatze ematen diozu botoi bati eta konparatzen dizu ba supermerkatu horietan guztietan, zenbat aterako litzaizukeen. 
ESATARIA. Mmm.
 

detalle2

Docuteca

B2
06-05-2015

x61pRelaContWAR

16268491
00:04:03

x61pViewCountWAR

6121

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR