Dokuteka
Obamak euskara ikasi du
Obamak bart Idahoko euskal komunitateari eskaini zizkion hitzek zeresan handia eman dute azken orduotan.
Boiseko alkate euskaldunak presidentearekin air force one hegazkinean egin zuen bidaian bere aitona artzain euskaldunari buruz hitz egin zion eta euskara pixka bat ere irakatsi omen zion.
Mikel Reparaz.- Boiseko alkate euskalduna Air Force One abioitik jaisten, Barack Obamarekin batera, Dave Bieter-ek luzaroan gogoratuko duen irudia.
Dave Bieter.- Niregana etorri zen eta gu bezala, jarri nire ondoan eta… kar, kar, kar, zer moduz? Eta, zelan hasi zinen politikan? Eta…
Mikel Reparaz.- Obamak bere hitzaldia Bieter-en aitonaren istorioa oroituz hasi zuen, Larrabetzuko artzaina zen eta bost urte eman zituen Idahoko mendietan.
Dave Bieter.- Eta jo, bost urte mendietan eta… zelan hori? Gogorra da?
Mikel Reparaz.- “Tipo gogorra”, Obamaren esanetan.
Estatu Batuetako presidenteak jakin-min handia erakutsi du euskararen inguruan eta Estatu Batuetako euskal komunitatearen inguruan. Horregatik, Dave Bieter-ek Euskal Herria ezagutu dezan gonbidapena luzatuko dio gutun baten bidez.
Dave Bieter.- Han, Euskadi han ezagutu. Edo ordubete edo nork daki, baina orduan ulertzen duzu edozein pertsona, ezta? Lekura joan, jendea ezagutu pixka bat, hizkuntza entzun.
Mikel Reparaz.- Eta hori gutxi balitz, jakin dugu Obamak euskara pixka bat ere ikasi duela.
Dave Bieter.- Galdetu zidan aber hitz bat euskaraz eta “kaixo” esan nion eta “Kaixo, kaixo” bueno ba…
