detalle dokuteka-generico-fitxa

Ameriketako euskaldunak Lazkaon dira

Ameriketan, Iparraldetik hasi eta Hegoalderainoko sarea osatzen dute euskara-irakasle hauek.

Euskara irakasten dute nork bere herrialdean, eta bi astez Lazkaoko Maizpide barnetegian izan dira euskararen irakaskuntzan sakontzen.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Elixabete Garmendia berriemailea.- Hamasei lagun dira guztira. Estatu Batuetakoak, Kolonbia, Uruguai eta Argentinakoak. Hamasei lagun eta beste hainbeste istorioa. Anita Anakabe Elkon jaioa da, Nevadan. Gurasoak bizkaitarrak zituen eta etxean bertan ikasi zuen euskara. Anita Anakabe.- Eske… guk denda bat daukagu, oraindino jarraitzen du denda horrekin, baina goian… goian bizi ginen eta han beti gora joaten bazinen euskaraz egiten zen. Argentina osoan seiehun heldu eta mila haurren euskalduntzea bermatzen duen programaren arduraduna da Gabi Mendia. Euskaldundu eta gero ezusteko galanta jaso zuen. Gabi Mendia.- Neska, zure aitona lagunen artean, hemen, Euskal Etxean, lagunen artean zure aitonak euskaraz egiten zuen. Nire aitona, euskalduna? Aitona? Txiripaz da euskalduna Alejo Conti, Rosariokoa. Malagan Portugaleteko lagunak egin eta horrela jakin zuen euskararen berri. Alejo Conti.- Beraiekin hizketan, oso interesgarria iruditu zitzaidan euskara, euskal kultura eta dena. Eta gero euskal musika entzuten hasi nintzen, gehiena Berri Txarrak taldea, Exkixu eta horiek… Euskararen enbaxadoreak indarberrituta itzuliko dira Atlantikoaren bestaldera.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
24-09-2012

x61pRelaContWAR

16362072
01:15

x61pViewCountWAR

3667

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR