Janari lasterra bai, baina bertakoa eta osasungarria

EAEn egiten ditugun bost otordutatik bat janari prestatua omen da. Azken datuen arabera, 2015ean urteko eta biztanleko, 10 kilo "fast food" kontsumitu ditugu.

Egoera honi irtenbide emateko asmoz jaio da Jakiberri proiektua. Aitor Orobengoa proiektuko sortzaileetako bat da, eta janari lasterra bertako produktuak erabiliz bultzatzeko hainbat ideia garatzen ari direla kontatu digu.

Adibidez, nola egin gure pintxorik ezagunenak janari laster bihurtzeko? Hemen saio osoa entzun dezakezu.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Geroz eta gehiagotan jaten dugu korrika eta presaka. Prestatutako jakia gainera, eta besteek prestatutakoa. Fast Food eta "take away" zale bihurtzen ari gara gu ere egunetik egunera kasik konturatu gabe. Arantza Artza, zer zer diote datuek?
ARANTZA ARTZA.- Ba, Euskadiko etxeetan egiten diren otordutatik bat Fast Food edo janari azkarra dela. Bestela aurrez prestatutakoa eta bere horretan jaten duguna etxera eramanda. Janari azkar edo aurrez prestatutakotik ia 10 kilo kontsumitzen ditugu biztanleko eta urteko. Eta dirutan, berriz, 93 milioi euro gastatu ditugu 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoan janari azkarrean. Bada zerbait e!
ESATARIA.- Bai. Bestalde, gure elikadura geroz eta desorekatuagoa da. Azken urteotan gertatu diren aldaketa sozialen ondorioz, eta hala XXI. mendeko osasun-arazo larrienetako bat haurren gizentasuna izango da. Gaur egun, haurren % 13 potoloak dira, eta % 13k gehiegizko pisua dute. Horretan janari azkarrak ez du batere laguntzen, noski. Mapa ezkor horren aurrean Jakiberri proiektua sortu dute, erronkak aukera bihurtuz eta asmoa da bertako produktuak erabiliz janari azkarrak sortzea. Eta nola egingo duten Joseba Orobengoak kontatuko digu, proiektu honen “ideatzaileetako” batek, proiektua pentsatu duenetako batek. Gasteizko estudioetan da. Kaixo, Joseba, egun on!
AITOR.- Egun on, egun on. Beno, nire izena ez da Joseba, baizik eta Aitor.
ESATARIA. –A, Aitor. Aitor zara.
AITOR:- Aitor izen zuberotarra da, jaiotzez.
ESATARIA.- Jakiberri da proiektuaren izena. Hori bai ez?
AITOR.- Bai, bai. Jakiberri da Foru Aldundiak “etorkizuna eraikiz” izeneko proiektu estrategikoetan aukeratutako proiektu bat. Berez, italiar batek proposatutako ideia bat da.
ARANTZA.- Euskaldun batek hona ekarri eta gero forma eman zaiona ez?
AITOR.- Bai, hori da. Hori da.
ARANTZA.- Gutxi gora behera.
AITOR.- Hori da.
ESATARIA.- Eta pitzak eta Kebak-ak eta ez baldin badira, zer izan daitezke janari lasterrak?
AITOR.- Beno, egia esan, hori galdera nahiko potoloa da. Guk dagoenekoz 35 bat prototipo dauzkagu. Eta nolabait esateko ba prototipo edo kontzeptu, edo ideia horiek sortzerako orduan bizpahiru nolabait esateko joera erabili izan ditugu. Bata da, garai batean ematen ziren produktuak eguneratu, beste bat izan daiteke, pintxotan, eman izan diren pintxo ezagunenak, horrek janari laster bihurtu. Beste bat izan daiteke, ba, Euskal janari, sukaldari handiek egindako errezeta edo otorduak , horiek nolabait eraldatu edo erakarri lasterketa horretara. Eta esaterako, ba ereduak edo etsenpluak ematearren ba aipatu genezake prototipo-sorta bat daukagula eginda, ba pintxoekin lotutakoak ez? Garai batean ospetsuak, famatuak egin izan ziren pintxo batzuk aldatu egin izan ditugu. Eta beste batzuk izan daitezke ba taloaren inguruan. Taloa jakin badakigu nola eginda dagoen, irinez, arto-irinez egindakoa. Beno, ba, kontzeptu hori eguneratu, eraberritu, osagai desberdinekin beteaz.
ESATARIA.- Garbi dagoena da bertako produktuak erabilita egindakoa izango dela, ekoizpena ere sustatzeko eta osasungarria.
AITOR.- Bai.
ARANTZA.- Eta irabaziak bertan gelditzeko moduan ezta?
AITOR.- Hori da. Daukaguna da, Jakiberri dekalogoa deitzen duguna daukagu. Eta beno, eta dekalogo horretan adierazten dugu, edo adierazi nahi dugu zer puntutaraino janari laster hori euskalduna izan behar den, bertako produktuekin egindakoa izango delako. Zer puntutaraino azkarra edo lasterra izan behar den. Zer puntutaraino osasungarria izango den. Eta guzti hori erabili nahi dugu azkenean aipatutako produktu, kontzeptu edo ideia horiek benetan izan daitezen Euskal janari lasterrekoak. 
 

B2
12-12-2016
16244721
00:04:11
7256